Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko azaruek 21,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Ziber-artxiboa: liburuak... »  Aldizkariak »  Baite aldizkaria »  2003 urtea »  11. zenbakia - 2003ko martxoa »  “Gure lana euskarari bizirik eustea izan zen”

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Baiteko Ohorezko Bazkide dira jada Pilar Aizpitarte eta Enrike Zurutuza

“Gure lana euskarari bizirik eustea izan zen”

Pilar Aizpitarte (ez Arruti, aurreko zenbakian oker jarri genuen bezala) eta Enrike Zurutuza beti izan dira euskararen militante, eta otsailaren 15etik Baite Euskara Elkartearen Ohorezko Bazkide ere badira.

 

Ekitaldi goxoa eta jendetsua egin zen. Han ziren bien senideak eta lagunak, Patxi Altuna eta Joxe Lizaso Baiteren lehen Ohorezko Bazkideak, ordezkari politikoak, Pilarren taldekide Antxieta Antzerkikoak —tartean Joxe Aranburu; mahaian egon zen—...

Bi omenduek Baiteren oroigarriak jaso ondoren, Zurutuzak hitz egin zuen bien izenean. “Ezusteko handia izan da biontzat, baina ezusteko atsegina, eta hunkigarria”, zioen. Beren garaian euskara “zapaldua” zegoela esan zuen, “oso zaila” zen lan egitea, “eta gure lana ez zen euskara aberastea eta indartzea, bizirik eustea baizik”. Gaur euskara “indartutadago, eta esku onetan”.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak