Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko azaruek 21,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Ziber-artxiboa: liburuak... »  Aldizkariak »  Baite aldizkaria »  2003 urtea »  11. zenbakia - 2003ko martxoa »  Euskara Patronatuak manipulatu egin du ‘Euskaraz Jolas’ saioa

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Euskara Patronatuak manipulatu egin du ‘Euskaraz Jolas’ saioa

Ikastaroa Baitek antolatu duen arren, Udal Patronatuak bere balorazioa egin eta eman die ikasleei, diploma ere bai Baite azaldu gabe, EBPN-n sartu du baimenik gabe...

 

Baite Euskara Elkartea “harrituta” geratu da Azpeitiko Udal Euskara Patronatuak Euskaraz Jolas ikastaroa bukatu denean egin duenarekin, “antolatzailea Baite izan arren, guri ezer esan gabe manipulatu egin duelako, gure baimenik gabe balorazioa eginez, ikastaroko ikasleak bere interesetara erabiliz, eta ikastaroa bera nahi duen bezala kokatuz eta bere plan batean txertatuz”. Hori dela eta, Baite “oso haserre” dago Euskara Patronatuarekin eta bertako zuzendari Patxi Saezekin, “errespetu falta erakutsi dutelako”.

Hain zuzen ere, hauek dira Baiteren kritika zehatzak:

  • “Ikastaroa amaitu ondoren Udal Euskara Patronatuak balorazioa egin du, Baitek ezer jakin gabe. Eta balorazioa jasotzeko galdeketan ez da azpimarratu Baite Euskara Elkar-teak izan duen garrantzia. Galdeketa beraiek nahi bezala prestatzeaz gain, zuzenketa ere beraien esku geratu da. Eta Baiteren erreferentzia memoriaren bukaeran baino ez dago”.
  • “Ikastaroa amaitu ondoren, Patronatuak ikasleei diploma bana eman die [ikusi irudia], Baitek jakin gabe eta, beraz, Baiteren baimenik gabe. Diploman hiru logotipo ageri dira: Azpeitiko Udalarena, Udal Euskara Patronatuarena eta EBPNrako erabilitako Euskara. Gu geu gara bidea. Baiterena, beraz, batere ez. Letra txikian ageri da Baiteren aipamena, baina bertan esaten da Udala eta Patronatua ere antolatzaile izan direla, hori horrela ez denean, antolatzaile bakarra Baite izan delako”.
  • “Diploman esaten da Euskaraz Jolas ikastaroa Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren (EBPN) baitan antolatu dela. Gezur hutsa da hori, Baitek Udalarekin ikastarorako elkarlana adostu zuenean (Udala finantziatzera konprometitu zen) ez zelako EBPNri buruz aipamenik egiten. Gainera, euskara elkarteak 2002ko abenduko bere aldizkarian garbi adierazi zuenez, Baitek erretiratu egin du EBPN-n parte hartzeko 2001eko azaroan Udalari egindako proposamena, urtebetean Udalak ez duelako ezer erantzun”.

Patronatua, bitartekoa

Esan bezala, Euskaraz Jolas ikastaroa Baitek antolatu du, bere ekimenez. Udal Kultura Batzordearekin harremanetan jarri zen eta Zapo Txokorekin ere bai. Ikastaroa Hik Hasi elkarteak emango zuela erabaki zen, baina hiru parteek orduan jakin zuten Udal Euskara Patronatuak ere ematen duela zerbitzu hori. Ikastaroa atzeratu egin zen, Patronatuak ematearren, baina garbi geratu zen bera bitartekoa besterik ez zela izango. Ez da hala gertatu.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak