Kike Amonarrizen ustez, gazteek ez dute oso euskara ona erabiltzen, baina haien hizkera indartsua sortzeko aukera dago
Gazteen hizkera aztergai
Baitek herriko hiru ikastetxetan gazte hizkerari buruzko hitzaldiak antolatu zituen abenduaren 17an, Kike Amonarrizek emanda. Hona haren hitzaldietako pasarte batzuk:
“Tokiaren arabera gazteek er-darakada gehiago hartzen dituzte (Bizkaian gehiago Azpei-tian baino). Adibidez: ‘Ere bai esan du ke berandu iritsiko dela’”.
“Bost mila biztanle baino gehiagoko herrietan, hamahiru herri soilik dira gutxienez gazteen %50ek euskaraz hitz egiten dutenak: Iparraldean batere ez, Nafarroan herri bakarra, Araban batere ez, Bizkaian Ondarru eta Lekeitio, Gipuzkoan hamar herri (Azpeitia barne)”.
“Hitzak sortu eta erreproduzitzeko Azpeitia oso leku ona, gazte hizkerak indarra baitu. ‘Udala’ hitza sozializatu, gero erabili eta ezagutu egin zen”.
“Ibilbidea egiten da telefono deiekin lekuaren arabera: Azpeitia: ‘Amaia hor al dago?’. Tolosa: ‘Amaia etxean dago?’. Donostia: ‘Amaia dago?’. Barakaldo: ‘Dago Amaia?’”.
“Adibidez, alabak Kikeri: ‘Aita, joan dezaket kalera?’. Kikek: ‘Zer?!...’. Alabak: ‘Aita, badakit, baina guk horrela hitz egiten dugu. Biejo, kalean beste hizkera erabiltzen dugu gazteok’”.
“Beraz, lehen aldiz gazte hizkera potentea egiteko aukera dago. Baina araua puskatzeko araua jakin behar da”.
|