Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 7,  ASTELEHENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Taldeak »  Txolarte

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Txolarte

Txolarte orain dela 30 urte sortu zen, 1972an hain justu ere, aisialdi arloan gabezia bat nabari zelako.

Adimen urriko pertsona hauek lan eta eskola orduetatik at etxean gelditzeko ohitura zutenez, aisialdirako ere zerbait prestatu beharra zegoenez, hutsune hori bete ahal izateko sortu zen taldea.

Taldearen helburu nagusienak:

  • Giza-integrazioa. Aniztasuna errealitate bat delako eta hori errespetatu beharra dago.
  • Adimen urriko pertsonak, pertsona oso bezala ikustea.
  • Prestatzen diren aisialdi ekimen eta jarduerekin, adimen urriko pertsonen gaitasun fisiko eta mentalak lantzea.

Azpeitiko Txolarte Taldeak, bere ibilbidean zehar, hainbat ekitaldi eta irteera antolatu izan ditu. Denetarik egiten dute, eskulanak, jokuak, meriendak, kalera irteerak, etb.

Ekitaldi eta ekimen hauetaz gain, urtean hiru irteera nagusi izaten dituzte; Kostituzioko zubian, Aste Santuan eta abuztuan.

______________________________________________________________________

Norbaitek harremanetan jarri nahi izanez gero, larunbatero elkartzen dira San Migel Patronatuan, arratsaldeko 16:30etatik 19:30ak arte.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak