Txolarte
Txolarte orain dela 30 urte sortu zen, 1972an hain justu ere, aisialdi arloan gabezia bat nabari zelako.
Adimen urriko pertsona hauek lan eta eskola orduetatik at etxean gelditzeko ohitura zutenez, aisialdirako ere zerbait prestatu beharra zegoenez, hutsune hori bete ahal izateko sortu zen taldea.
Taldearen helburu nagusienak:
- Giza-integrazioa. Aniztasuna errealitate bat delako eta hori errespetatu beharra dago.
- Adimen urriko pertsonak, pertsona oso bezala ikustea.
- Prestatzen diren aisialdi ekimen eta jarduerekin, adimen urriko pertsonen gaitasun fisiko eta mentalak lantzea.
Azpeitiko Txolarte Taldeak, bere ibilbidean zehar, hainbat ekitaldi eta irteera antolatu izan ditu. Denetarik egiten dute, eskulanak, jokuak, meriendak, kalera irteerak, etb.
Ekitaldi eta ekimen hauetaz gain, urtean hiru irteera nagusi izaten dituzte; Kostituzioko zubian, Aste Santuan eta abuztuan.
______________________________________________________________________
Norbaitek harremanetan jarri nahi izanez gero, larunbatero elkartzen dira San Migel Patronatuan, arratsaldeko 16:30etatik 19:30ak arte.
|