Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko maiatzak 17,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Taldeak »  Kale Gorrian

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Kale Gorrian

Kale Gorrian orain dela lau bat urte sortu zen, 1998an hain zuzen ere. Etxebizitzaren gaiarekin kezkaturik zeuden gazte talde bat biltzen hasi zen eta horrela eman zitzaion sorrera Kale Gorrian, etxebizitza duin baten aldeko gazte kolektiboari.

 

Gure izenak etxebizitza bat lortzeko orduan ditugun zailtasunak gogoratzen badizkigu ere, gure asmoak errealitate hori agertaraztea baino haruntzago doaz. Gure asmoa, gaia sakonean aztertu eta ondoren, herriko beste sektoreak ere kontuan izanik, herrian egoera hori aldatzeko beharrezkoak diren proposamen eta ahaleginak egitea da.

Bi dira batipat taldea sortzera bultzatu gintuzten arrazoiak:

-Gaiak Azpeitian duen larritasunak. Gazteok etxe bat lortzeko orduan ditugun zailtasunak eta horren aurrean gaur egun dagoen lasaitasun edota normalitatea. Aurrerapausuak emateko eta egoera hobetzeko aukerak dauden konbentzimendua.

-Gure lan esparrua Azpeitiko gazteria da batipat. Gazteok bait gara etxebizitza bat lortzeko orduan zailtasun handienak ditugun sektorea. Gazteok gara ia 30 urterarte gurasoen etxean bizitzera behartuak gaudenak, edota izugarrizko prezio eta alokairuak ordaintzera kondenatuak gaudenak.

Gure lan esparrua gazteria izan arren, gure asmoak beste sektore batzuekin ere lan egitean datza. Etxebizitzaren gaia ez da gazteon arazoa soilik eta gure iritziz, alderdi, sindikatu eta talde ezberdinek arreta berezia izan behar dute gai honen inguruan. Ondorioz, talde hauekin harreman eta elkarlanerako bideak irekitzeko asmoa dugu. Hauek bait dira herriko erabakietan eragina duten taldeak.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak