Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko maiatzak 16,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Taldeak »  Erniarraitz Bertsozale Elkartea

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Erniarraitz Bertsozale Elkartea

 

Erniarraitz Bertsozale Elkartea 2000ko otsailaren 1ean sortu zen. Azpeitia, Errezil eta Zestoako lagunek osatutako Herriarteko Txapelketa jokatu berritan denok batera elkarte bat sortzea erabaki zen. Horrela hasi bazen ere gaur egun Azkoitia, Errezil eta Azpeitiko bertsozalez osaturik dago eta bere lan eremua ere hiru herri horietara mugatzen da batez ere.

.1- Elkartearen helburuak:

  • bertsolaritzari eskolatik hasi eta helduen garaira arte laguntzea, herrian bertsoaren sua bizirik mantentzea.
  • bertsozale berriak sortzea.
  • eta, nahi eta ahal dutenei, bertsolari izateko aukera ere eskaintzea.

.2- Partaideak:

Gaur egun, 60 bat lagun dabiltza Elkartearen inguruan: Azpeitia, Azkoitia eta Errezilgo bertsolari, bertsozale eta bertso ikasleak... Hala ere, normalean bileretan eta ekintza prestaketetan 10 lagun inguru ibili ohi dira. Ez dago bazkidetzarik eta dauden karguak sinbolikoak dira.

.3- Urtero antolatzen dituzten ekintzak dira:

  • Bertso-aste: Otsailean izaten da gehienetan eta bi urtez behin Bertsolari Gazteen Erniarraitz Sariketa antolatzen da, bertako, bailarako eta Gipuzkoako bertsolari gazteez osaturik. Hiru edizio jokatu dira: 2002, 2004 eta 2006 urteetan. Sariketarik ez den urtean Bertso Paper lehiaketa antolatzen da. Bertso-asteko ekintza ohikoenak, hitzaldiak, bertso saio bereziak, bertso-poteoak, eta abar dira. Ekitaldiak Azkoitia, Errezil eta Azpeitian antolatzen dira.
  • Gabon eskea: Urtero, Gabon egunean, helduen talde pare bat osatzen dira baserriz baserri eta etxez etxe koplari ibiltzeko. Biltzen den dirua Bertso-eskolaren premietarako izaten da.
  • Txapelen omenezko saioa urtero abenduko hirugarren asteburuan izaten da, gutxi gorabehera, eliteko bertsolari onenak eta herrikoak tartekatuz.
  • Bertso-parranda: Bi urtez behin antolatzen den taldekako bertso txapelketa berezia. Saioak tabernetan izaten dira eta bertsolari eta sasi-bertsolariak hartzen dute bertan parte. Egundoko giroa sortzen du. Azaroan eta abenduan izaten dira saioak, herri desberdinetako tabernetan. Finala abenduaren azken ostiralean izaten da. Aurten, 2006an, jokatuko da hirugarren edizioa.
  • Bertso-eskolan helduen taldeak eta gaztetxoak aritzen dira, Joan Jose Eizmendi Loidi Saletxe, Jokin Uranga eta Aritz Etxeberria irakasle dituztela. Eskolarteko Txapelketan finalera heldu dira aurten, txikietan Errezilgo taldea (Izaro Zinkunegi, Eneritz Eizmendi eta Nagore Arzallus) eta nagusietan Jokin Sudupe azkoitiarra. Gaztetxoek asteburu bat igaro ohi dute Xoxoteko aterpe-etxean bertsoa ardatz hartuta eta beste zenbait ekintza ere bai, ikastetxe desberdinetan.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak