Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 7,  ASTELEHENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Taldeak »  Erkaxo

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Erkaxo Ingurumen Taldea

Erkaxo Ingurumen Taldea 1993an sortu zen. Gizarte honek ingurumena errespetatuz bizitzeko aukera bakarra globalizazio eta kontsumismoari frenoa jartzea dela deritzogu, antolaketa ekonomikoa, soziala eta politikoa zuzentzen duten baloreen aldaketa sakon batek lagunduta.

 

Helburuak

Guk bizi dugun gizarte honek ingurumenarekiko duen harremanaz gure iritzia honako hau da:

Azpiegitura erraldoi (AHT, Itoizko urtegi, zentral termiko nahiz eoliko, autobia...) guztien aurrean arazo berberarekin egiten dugu topo, boteretik ezartzen den ixiltasunarekin, ez da gaia kalean eztabaidatzen, ez da benetako gizarte debate bat sortzen. Kalean informazioa zabaltzen ari garenak betiko talde eta elkarteak gara. Betiko "anti-todoak".

Garbi dugu azpiegitura erraldoi guzti hauek sistema beraren adar ezberdinak direla eta kapitalismoarentzat, multinazionalentzat (nahiz nazio mailako, nahiz nazioarteko) amalurra, ahalik eta eperik motzenean ahalik eta etekinik handiena lortzeko baliabide bat besterik ez da, beti ere herritarrak etengabeko kontsumora bultzatuz.

Ingurumena errespetatuz bizitzeko aukera bakarra gaur egungo globalizazio eta kontsumismoari frenoa jartzea dela deritzogu, antolaketa ekonomikoa, soziala eta politikoa zuzentzen duten baloreen aldaketa sakon batek lagunduta. Egindako ibilbidea bederatzi urtetan hamaika gai jorratu ditugu: Xoxoteko pista, herriko bariante proiektua, Oņederreko zabortegia, zentral eolikoak, Itoizko urtegia, Abiadura Handiko Trena eta ingurumenarekin zerikusia duten beste zenbait gai ere: elikagai transgenikoak,ibaiak, zaborrak eta abar. baina noski gai denak ez ditugu maila berean landu.

Azken urtean egindako lanak:

-Zentral eolikoen aurkako hiru akanpada: Hirukurutzetan, Oletan eta Gazumen bertako erromeri egunak aprobetxatzen ditugu kontrainformazioa egiteko.

-Izazpitik Oletara ere egunpasa bat egin genuen urtarrilean martiten bazkalduaz.

-Bi hitzaldi ere antolatu genituen, bat Pasaia Jaizkibelen egin asmo duten superportuaren inguruan eta bestea Bizkaian egin asmo diren zentral termikoen inguruan.

-Elgoibarko gaztetxean kontzertu bat antolatu genuen Hirukurutzetako zentral eolikoaren aurka Autoa eta Azido taldeekin.

-Mendizale tabernan bertso afaria zentral eolikoen aurka herriko bertsolari gazteekin.

-Santo Tomas egunean txosna.

-Aizgorriko egunean (abenduaren 31an) Arantzazun kontrainformazioa.

-Geuk ere eman genuen hitzaldi bat pasaiko sarraskiaren urtemugako ekitaldietan eusko jaurlaritzak epe motzera dituen energi egitasmoen inguruan.

-Kamixetak ere saldu ditugu beste herrietako mugimenduekin elkartuz.

______________________________________________________________________

Harremanetarako idatzi lagunonakmb@hotmail.com-era

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak