Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko maiatzak 16,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Taldeak »  Amue Elbarrituen Kirol Elkartea

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Amue Elbarrituen Kirol Elkartea

Amue Elbarrien Kirol Elkartea 1998ko otsailean sortu zen Azpeitian. Bere helburu nagusia, kirolaren bitartez pertsona ezinduen integrazioan laguntzea da. Alde batetik, pertsona bakoitzak aukeratzen duen kirolean lagunduz, eta bestetik, taldean parte aktiboa edukiz, beraiei emanez taldea kudeatzeko aukera.

Amue Kirol Elkartea sortzeko, batez ere bi arrazoi izan zituzten, duintasuna eta tratua. Kirolean garrantzitsua da erabakiak hartzeko askatasuna izatea, inori azalpenik eman gabe. Askatasuna gauzak erabakitzeko, entrenatzeko, lehiaketak hautatzeko eta abar. Egiten dituen gauzei eta probei duintasuna ematea da taldearen helburua. Gustuko kirola behar bezala egitea, beste edozeinek egiten ohi duen moduan, hori egin ahal izateko ahalmena eskaintzea da taldearen zeregin nagusietako bat. Elbarrien kirolak sortze beretik bi bide jorratu ditu; bata, elbarritasun zehatzetarako aktibitateak sortu ditu, hala nola, slalom-a garun paralisia dutenentzat. Bestetik, jada sortuta dauden kirolak elbarrientzat egokitzen saiatu da, adibidez, lurrean eseritako boleibola.

Orain gutxi arte, kirolari bakarra izan du taldeak, Xabier Madina eliteko kirolaria. Taldea sortu zenetik, 1998tan hain zuzen ere, Espainiako txapelketetako 10 azken fasetan parte hartu du, eta txapelketa horietan 13 urrezko domina lortu ditu. Hauetaz gain, Munduko eta Espainiako errekorrak eta, Europako txapeldun izatea ere lortu du. Zoritxarrez, ezingo dugu ikusi ez mundialetan ezta paraolinpiadetan ere, berak parte hartzen duen kiroletan, nazioarteko zita handi horietatik kanpo geratzen baita.

Amue Elbarrien Kirol Elkartearen helburua ez da eliteko kirolariekin lan egitea bakarrik, horiek gutxi batzuk baitira. Orain gutxi, beste partaide bat gehitu zaio taldeari eta beste bat ere hastear dago.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak