Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko maiatzak 16,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Taldeak »  AEK

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

AEK

Azpeitian AEK-k bi garai izan ditu, ez da Mikelats Euskaltegia AEK-k Azpeitian izan duen aurreneko euskaltegia. 1982an sortu zen Azpeitian Joannes Etxeberri AEK Euskal Eskola, eta 1989a arte jardun zuen. Lehen urteetan euskaltegi bezala aritu zen batez ere, baina 1987an barnetegia sortu zuen. Horretarako eta diru laguntzak jaso ahal izateko Izkilimilia Kultur Elkartea ere sortu zuten euskaltegikoek. Lehen urtean, egoitza Betharramdarretan izan zuen euskaltegiak, ondoren pisu bat alokatu zuten Enparan kalean. Euskaltegitik barnetegi izaterako pausoa ematearen arrazoiak bi izan ziren nagusiki: batetik, ikaslegoaren jaitxiera eta bestetik, 1985eko azaroan Udal Euskaltegia jarri zen martxan.

Garai horretan Euskalduntze Prozesua Azpeitian Bideratzeko Akordiorako proposamena egin zuen Joannes Etxeberri Euskal Eskolak. Eta bertan zioena zera da: “Argi dago lan berbera egiten duten bi euskaltegietarako ez dagoela lekurik. Eta euskaltegi bakar batek ez luke gehiegi izango: EGA titulurako talde gutxi, eta arazoak euskalduntze eta alfabetatze taldeak sortzeko”. Hala bada, barnetegi bihurtu zen euskaltegia zena, baina bi urteren buruan ikasle gutxi zituelako itxi egin zen barnetegia eta AEK-k ez zuen beregain hartu nahi izan aurrera jarraitzea.

AUKERA BERRIA.

Baina, 1996ko otsailean, euskaltegi berri bat ireki zuen AEK-k Azpeitian, Mikelats Euskaltegia. Orduan ere, Udal Euskategia martxan zegoen Azpeitian, baina AEK-k euskaltegi berri bat abian jartzeko egitasmoari heldu zion. “Udal Euskaltegiaz gainera beste aukera baten beharra ikusten zen, eta AEK-ren eskaintza zabalagoa zela. Azpeitia herri euskaldun bat izan arren, AEK-k beti ere kontzientziazio lana egin izan duelako eta orduan kultura aldetik zer egin bazegoela ikusten zelako”, zioten arduradunek. Hiru ikasle talderekin abiatu zen Azpeitian AEK; gero zabalduz joan da Zestoara eta Azkoitira.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak