Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2010ko martxuek 20,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Taldeak »  Natatxa Films

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Natatxa Films

 

Taldearen izena Natatxa Films da. Orain hiru urte inguru sortu zen Azpeitian, 1999an hain zuzen ere. Lagun batzuk biltzen hasi ziren, laburmetraia bat ekoiztu asmoz. Orduz geroztik, hiru urte hauetan, denbora igaro den heinean, taldea osatzen eta sendotzen joan da. Gaur egun, Natatxa Films sei kidez osaturik dago.

Natatxa Films-en helbururik nagusiena zine eta bideogintza indartzea da, laburmetraiak ekoiztuz. Eta aldi berean, Azpeitian dagoen hutsune eta gabezia betetzen saiatzea. Hauetaz gain , beste helburu batzuk ere baditu:

-Zine eta bideogintza arloa indartzea.
-Laburmetraiak ekoiztea, esparru eta ikuspegi berezi batetik.
-Zine eta bideogintzako tendentzi berrien ildoa landu.
-Taldeak egiten dituen lanak herriari erakustea.

Natatxa Films taldeak, bere ibilbidean zehar hainbat lan egin ditu, hala nola, bi laburmetrai eta iragarki bat.

-_RECORD MAN_: grabatu zuten lehen laburmetraia izan zen. Bertan atleta baten historia kontatzen da. Laburmetraiaren grabaketa Betharram ikastetxeko jolas parkean egin zen, atletismoko pistan.

-_BAZKARIA POXPOLOTAN_: Natatxa Films taldeak laburmetraia hau aurreko urteko, 2001eko abenduan grabatu eta ekoiztu zuen. Hilabete batzuk beranduago, maiatzaren 10ean, Zestoako Udalak antolatutako bideo laburren emanaldian aurkeztu zuen. Bertan, gazterik ezkontzen diren bi protagonisten historia ikus dezakegu. Grabaketa saioak, Azpeitiko Parrokian eta herriko etxebizitza batetan egin ziren. Aktore lanetan ere herriko zenbait pertsona ikus ditzakegu.

-_EHNA-REN IRAGARKIA_: 2002an grabatu zuten.

-Une hauetan, hirugarren laburmetraiaren grabaketan murgildurik aurkitzen da Natatxa Films taldea.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak