Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko maiatzak 17,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Taldeak »  Lakrikun

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Lakrikun

 

.1994. urtean sortu genuen antzerki talde amateurra, Ikasberri Ikastolaren babesean. Noizean behin antzerki obra berriak prestatu eta jendeari eskaintzeko asmoz eratu genuen taldea. Denborarekin, eta hamar urte pasa eta gero, taldeak obra berri asko estreinatzeaz gain, herriz herri antzezten ibili gara.

Azken urte hauetan, bi urtetik behin prestatzen dugu lan berria, nahiz eta urtero parte hartu talde bezala proiektu desberdinetan. Esaterako, Kontxu Odriozolaren omenaldi egunean, Uztarriaren kultur aldian bi aldiz...

Hamar urte hauetan, taldeko zuzendari lanetan, Idoia Uranga aritu izan da. Aktoreei dagokionez, jende ugari pasa da taldetik: Kontxi Zinkunegi, Juanita Urdanpilleta, Jose Ramon Arsuaga, Tomas Bergara, Ana Alkorta, Jesus Maiz, Mailo Eizagirre, Iñaki Bergara, Pedro Oiartzabal, Axen Eskalada…

Gaur egun, honakook osatzen dugu taldea: Boni Alegria, Martin Alegria, Gurutze Eizmendi, Itziar Elias, Iñaki Garate, Igor Aranbarri eta Alaitz Olaizola. Zuzendari lanetan, Idoia Uranga bera.

Antzeztutako obrak ere, asko izan dira:

  • 1995. urtean, Toribio Altzagaren BIOZBERAK.
    - 1996. urtean, Toribio Altzagaren BERNAIÑOREN LARRIYAK.
    - 1997. urtean, Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketetan, Imanol Eliasen ZORIONEKO OPORRAK komedia estreinatu genuen.
    - 1998. urtean, Alaitz Olaizolaren EZ DIRA BERDINAK; ANTZEKOAK BAIZIK estreinatu eta ikuslegoaren saria jaso genuen Topaketetan.
    - 1999. urtean, Alaitz Olaizolaren ZEREKO ZERA ZERTZEN DELAKO ZEREKO ZERAREKIN estreinatu eta Topaketetako ikuslegoaren saria jaso genuen.
    - 2001. urtean, Alaitz Olaizolaren GARALDEREM REQUIEM-a prestatu genuen.
    - 2002. urteko Antzerki Topaketetan, Kontxu Odriozolaren omenaldian parte hartu genuen antzerki lan txiki batekin.
    - 2003. urtean, Alaitz Olaizolaren AGORAGOBOFIATUTA lana estreinatu genuen, Topaketetako ikuslegoaren saria jasoaz. - 2004. urtean, taldeak 10. urteurrena ospatuz, Uztarria Kultur Koordinadoraren kultur aldian parte hartu zuen antzerkitxo batekin.
    - 2004. urtean, Azpeitiko Udalak ekoiztutako MARITXU NORA ZOAZ… antzerki lanean parte hartu genuen talde osoak, eta arlo desberdinetan: Zuzendaritzan, gidoigintzan, antzezle gisa…
    - 2004. urtean, taldeko Idoia Uranga, Gurutze Eizmendi eta Alaitz Olaizola, GREBAN GAUDE antzerki lanarekin aurkeztu ginen topaketetara, eta ikuslegoaren saria jaso genuen.

.2005. urte honetan, Topaketetan estreinatzeko obra berri bat prestatzen ari gara.

Gipuzkoako herri askotan izan gara urte hauetan guztietan gure antzerki lanak erakusten, eta aurrera begira, asmo berdinak ditugu. Antzerki lan berriak prestatu eta jendearengana hurbiltzea antzerkiaren bitartez. Antzerki amateurraren egoera, orokorrean, nahiko eskasa dela uste dugun une honetan, aurrera jarraitzeko gogoak ez zaizkigu falta. 18 urtetik gorako edonork hartu dezake parte taldean, modu desberdinetan. Antzerkia egiteko gogoa baino ez da behar. Bilatu nahi gaituenak, Ikasberri ikastolako ganbaran topatuko gaitu, han egiten baititugu gure entseguak.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak