Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2010ko irailek 9,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Taldeak »  Azpeitiko Waterpolo Taldea

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Azpeitiko Waterpolo Taldea

Azpeitiko Waterpolo Taldea orain dela zortzi urte sortu zen, 1994an hain zuzen. Garai hartan igeriketan ibiltzen ziren hainbat pertsonen ideia izan zen horrelako kirol talde bat sortzea.

Behin taldea osatu zenean, aurrera egiteko pausoak ematen hasi ziren. Orain zortzi urte, taldea osatu zenean, helburu nagusia ondo pasatzearena zen. Garai haietan inork ez baitzekien zehazki nola jolasten zen kirol honetan. Beraien nahia partidu batzuk jokatu eta denborarekin esperientzia hartzea zen helburua.

Hasierako urteetan, jende ugarik azaldu zuen waterpoloan jokatzeko interesa, eta talde polita osatu zuten. Igeriketan ibilitakoak eta jada utzita zutenak ere animatu egin ziren kirol talde berria osatzeko, 15-16 laguneko taldetxoa osatuz. Gaur egungo egoera, ordea, guztiz bestelakoa da. Urte hauetan denetan hainbat lagunek utzi dute taldea eta zailtasunak dituzte jende berria aurkitzeko.

Azpeitiko Waterpolo Taldea azkeneko denboraldietan Gipuzkoako mailan jokatzen aritu da. Lehen urteetan, aldiz, Euskadi kategorian ere jokatu zuen.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak