Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2010ko martxuek 20,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Taldeak »  Azpeitiko Argazki Elkartea

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Azpeitiko Argazki Elkartea

Azpeitiko Argazki Elkartea 1984. urtean sortu zen, Sansebastianak igaro eta segituan. Lokalaren inaugurazioarekin sortu zen. Beraz, elkarteak 18 urte daramatza lanean.

Lehen urteetan, soziedadeetan egiten zituzten bilerak, Lagun Onak-en, Txalintxon etab. Alde horretatik arazo nahiko ibili zituzten. Materiale aldetik ere buruhauste batzuk bazituzten orduan. Garai hartan materiala lortzea ez zen gaur egun bezain eskuragarria, eta Iparraldera joan behar izan zuten, Hendaiara eta beste herri batzuetara hain zuzen ere. Argazkiaren arloan Euskal Herriko elkarterik zaharrenetakoa da Azpeitikoa.

Azpeitiko Argazki Elkarteak bere ibilbidean zehar hainbat ekitaldi antolatu izan ditu, besteak beste, Udaberriko Rallya, ikastaroak, Udazkeneko Rallya eta Santo Tomasetako lehiaketa.

Bukatzear dagoen urteari begirada bat eginez gero, aurten honoko ekintzak burutu dituzte:

-Apirilaren 20an Euskal Federakuntzaen bilera egin zuten Azpeitiko Antxieta Etxeko aretoan.
-Urriaren 5ean EHATE-n IV Argazki Topaketak.
-Azaroaren 3an Udazkeneko VII Mendiko Rallya. Gaur egun Lagun Onak Mendi Bazkunarekin batera antolatzen da. Aurten 66 argazkilarik parte hartu dute.
-Abenduaren 21ean, urteko azken ekintza egin ohi da, Santo Tomas Argazki Lehiaketa.

Informazio gehiago nahi izanez gero, honoko helbidean aurki dezakezu: www.azpeitikoargazkielkartea.com. Bestalde aipatu, ostegunero biltzen direla Julian Elortza 4an duten egoitzan, gaueko 21:00etan.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak