Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko maiatzak 17,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Taldeak »  Azpeititko Txistulari Taldea

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Azpeitiko Txistulari Taldea

1-.Historia

Izarraitz taldea 1981. urtean sortu zen. Hasera batean Itsasiko kide izatetik Izarraitz Taldea sortu zuten. Hauek ziren; Joxe Mari Sagarzazu, Eduardo Arana, Xabin Zulaika, Iñaki Lizaso, Amaia Lizaso, Xabier Arregi, Agurtzane Mugurza eta Arantxa Larrañaga. Hainbat txistulari pasa da urteetan zehar taldetik; Onintza Zeberio, Iraitz Zabaleta, Gorka Zabaleta, Iagoba Astiazaran,…

Taldean gaur egun hauek osatzen dugu: Joxe Mari Sagarzazu, Garikoitz Mendizábal, Eduardo Arana, Koldo Sagarzazu, Xabin Zulaika.

2-. Helburuak

  • Musikaren alde lan egitea eta batez ere, herriz heri TXISTUA eta gure kultura zabaltzea.
  • Musika eta batez ere TXISTUA ren ikasketak egin nahi dituzten taldekideei beraien titulazioak lortzen lagundu eta bultzatu.
  • Azpeitiko nahiz kanpoko beste kultur taldeekin harremanak izan.
  • Herriari IGANDERO DIANA edo GOIZ ERESIA eskeini eta hiruilabetean behin kontzertu bat eskeini.
  • Urte guztian txistua presente izatea Azpeitiko herriak eta edonori gure laguntza eskeini inongo arazorik gabe (dantza talde, omenaldi, e.a.)

3-. Urteko ekintzak

Urte berri eguneko diana eta elizkizunean “Aurtxoa Sehaskan” txistu eta organoz.

Errege eguneko diana eta elizkizunean “Aurtxoa Sehaskan”.

San Sebastian jaiak:

  • Diana larunbat eta igandean.
    - Korporazioa.
    - Soka Muturrean zezen doinuak larunbat eta igandean.

Ihauteriak:

  • Igandea: Diana eta soka muturrean zezen doinuak.
    - Astelehena: Diana, buruhandiak eta arratsaldean soka muturra.
    - Asteartea: Diana eta soka muturra.
    - Kontuan artu behar da lehengo urtean egun bat gehiago izan genuela zezena.

Asteburu Musikalaren barne kontzertu bat, kale animazioa eta beste talde bat ekarri.

San Juan bezpera:

  • San Juan martxa eta dantzarako piezak suaren inguruan.

San Inazioak:

  • Uztailak 30: Txupinazoan kalejira.
    - Uztailak 31: Diana, korporazioa eta zezenketan zezen doinuak.
    - Abuztuak 1: Diana, korporazioa eta zezenketan zezen doinuak.
    - Abuztuak 2: Diana eta zezenketan zezen doinuak.

Santo Tomasak:

  • Diana eta buruhaundi eta erraldoiak.

Eguberriak:

  • Abenduaren 24: Arratsaldez Barrenetxea abesbatzarekin Olentzeroren buelta kalean zehar.
    - Abenduaren 25: Diana eta elizkizunean “Aurtxoa Sehaskan”.

4-. Orain arte zer?

Aurreko puntuan aipaturiko ekintzez gain taldeak Joxe Mari Gurrutxaga Txokolo txistulariaren errepertorioa grabatu zuen diska batean eta baita Txistulari aldizkarian argitaratu ere. Honetaz gain txistu alardeak ere antolatu ditu eta oroar azpeitiko jaialdi, omenaldi, e.a. luzetan artu du parte.

5-. Egoitza

Egoitza probisionala baina kuartel zaharrean daukagu.

6-. Kontakturako

Garikoitz Mendizabal: 690 622 498
Joxe Mari Sagarzazu: 687 415 321

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak