Nola egin panoramika hauek
uztarria
Honelako argazki panoramikoak egin nahi badituzu, hauexek dira jarraitu beharreko 4 urratsak.Oso erraza da.
BAT. Atera argazkiak ingurune guztiari
Lehenengo urratsa, noski, argazkiak ateratzea da. Nola? Ipini atera nahi duzun panoramikaren erdiko puntuan (gutxigora behera) eta atera argazkiak ingurune guztiari. 20 bat argazki edo, argazki bakoitzean apur bat jira hartuz. Ez daukazu justu-justu atera beharrik argazkiak.
Panoramikak altura handiagoa izatea nahi baduzu, argazki bertikalak ateratzea komeniko da.
Adibidez, hona hemen Ernio puntatik ateratako 20 argazkietatik 3 aurrenak.

Ikusten duzuenez, gurutze txiki hori bi argazkitan azaltzen da, eta argazkien arteko "kortea" ez dago behar bezala. Lasai horregatik: hurrengo urratsean konponduko dugu hori.
BI. Pasa argazki guztiak software berezi batetik
AutoStich programa berezi bat da, panoramika hauek egin ahal izateko. Jaitsi ezazue lotura horretan klik eginda (windows-en bakarrik dabil), eta utzi edozein karpetetan. Ez dago instalatu beharrik.
AutoStich programa horri, guk ateratako argazki guztiak emango dizkiogu. "Ireki" aukeratu eta handik gure argazki guztiak batera aukeratuz.
AutoStich-ek, beste ezer gabe, argazki guztiak bata besteari lotuta itzuliko dizkigu. Adibidez, Ernioko goiko hiru argazki hoiekin eta beste batzukin, honako hauxe bueltatu digu.

(Egin klik gainean haundiagoan ikusteko)
Fitxategi hori da beharko duguna.
Saltseatu pixkat AutoStich programarekin: itzultzen duen irudiaren altuera eta zabalera konfiguratu daitezke, kolore aukerak... Onena, altuera aukeratu eta beste guztiak datorren bezala uztea da.
HIRU. Txukundu pixkat...
Ikusten da, argazki horretan altura desberdinak, beltzuneak... irteten direla. Nahi bada, photoshop edo gimp-ekin konpondu liteke hori apur bat. Baina ez da beharrezkoa ere.
LAU. ... eta erakutsi mugimenduan
Eta "bideoaren" sentsazio hori emateko, nahikoa da zerbitzarian java-applet bat ipintzea. Informazio hori guztia ingelez aurkituko duzue . Applet hori deskargatu, baita bertan agertzen diren irudi txikiak ere, eta kopiatu HTML zure web orrian.
Orri horretako HTMLean, parametro bat irudiaren helbidea da. Han datorrenaren ordez ipini AutoStich-ek itzuli dizun irudi berriaren helbidea, eta listo!!
On egin!
|