|
|
|
Azpeitiko hauteskundeen emaitzak
Azpeitian 1977. urteaz geroztik izan diren hauteskunde guztien emaitzak erakusten dira orrialde honetan.
- Emaitzak boto kopuruaren arabera. Hauteskunde bakoitzean izan den boto kopurua, abstentzioa eta alderdi bakoitzak jaso dituen botuak.
- Emaitzak ehunekotan. Aurreko orrialdeko botoen zenbatekoa ehunekotan, baleko botoak kontuan hartuz gero.
- Erreferendumak. Hauteskundeez gain, erreferendum batzuk ere izan dira urteotan. Herriko emaitzak, hemen, boto kopuruan eta ehunekotan.
Datuen iturria eta oharrak
- Akatsen bat ikusten baduzu (daturen bat oker, fetxaren bat... edozer), benetan eskertuko dizugu guri abisatzea, formulario txiki hau beteta. Mila esker.
- Hauteskunde gehiago egin ahala, orrialde hau eguneratzen joango gara.
- Taula sinplifikatze aldera, ez da hauteskundeen izen osoa ipini. Azpeitia, Gipuzkoa, EAE, Espainia eta Europa erabili dira laburdura bezala.
- Hauteskunde batzutan, alderdiek beste izen "ofizial" batekin hartu dute parte. Adibidez, Europakoetan beste zenbait alderdirekin koalizioan. Kasu hoietan, hemengo alderdi nagusiaren izena soilik utzi dugu. Berdin aspaldiko koalizio batzutan ere. Adibidez, EA-EUE koalizio, EAren zutabean ipini dugu.
- AUB, HZ eta Habea-ren botoak nulo bezala zenbatu ziren. Kasu hoietan, nulo guztiak eurei zegozkiela ipini ditugu.
|