Doinuak
AZPEITIKO DANBORRADAKO DOINUAK
San Sebastianetako martxa, Tatiago... oso ezagunak dira danborradetan. Baina badira doinu batzuk Azpeitian bakarrik jotzen direnak, Azpeitiko danborradarako bereziki sortutako edo moldatutako doinuak. Guztiak J.L. Franzesenarenak.
Soreasuko Sebastian: J.L. Franzesena (1986)
Musika hau Soreasuko Parrokiako atari gainean dagoen Santuari eskaintzen zaio.
Mandioko Polka J.L. Franzesena (1988)
Gure trikitilari zaharrenek baserrietako mandioetan erromeriak girotzen zituzten, eta tartean polka moduko batzuk jotzen. Pieza honek hori jaso nahi du.
Agurra J.L. Franzesena (1989)
Musika hau danborradako zenbait omenaldi eta gertakizunetarako pentsatua dago. Oso motza da.
Alardea J.L. Franzesena (1989)
Musika honekin gogora ekarri nahi da Azpeitiko historian zehar egin ohi ziren alardeak, edo herriko arma erakusketa eta ariketak. Gainera alarde horiek gehien bat San Sebastian egunez egin ohi ziren. Lehenengo alardea 1521. urtekoa da, eta azkenak, Foruek galdu zirenean ospatu ziren.
Julian Barrenetxe abesbatza J.L. Franzesena (1999)
Pieza hau omenaldi bat da Julian Barrenetxea Azpeitiko parrokiako organistari. Mutrikutik etorri eta 45 urte luzez abesbatza maila gorenera jaso zuenari eta aurreko gizaldian sortutako musikari azpeitiarren solfeo maisuari, eta haren izenarekin gaur egun abesbatza osatu eta hogei urte luzez herriko kantaldi gehienetako partaide direnei. Gainera, talde hau danborradako partaidea da. Hasiera gure aurreko musikarien oroimenezkoa da, eta gero biribilketa bat.
"Txokolo" diana txikia (2002) J.Gurrutxaga (1888-1947) J.L. Franzesenaren moldaketa
.J. Gurrutxaga Txokolo (1881-1947), Azpeitiko bandako musikariak rekintoa jotzen zuen, bigarren zuzendari zen eta parrokiako orkestrako kontrabaxu. Musika tresna guztiak ezagutzen zituen eta gainera txistulari ospetsua zen, oso ezaguna Euskal Herri osoan. Diana hau J. M. Altunak moldatu zuen txisturako eta bandarako, eta J. L. Franzesenak danborradarako 2002 urtean.
Barratsu J.L. Franzesena (2004)
Talde honen 25. urteurrena ospatzerakoan, eskaerari jarraituz polka hau konposatu zuen J. L. Franzesenak.
Amnistia Taldea J.L. Franzesena (2004)
Talde honen 25. urteurrena ospatzerakoan konposatutakoa da. Lehen partea agur bat da, rigodon estilora, eta gero biribilketa.
|