Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 7,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Euskara »  Elkarrizketak »  Andres Garcia

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Andres Garcia

Andres Garcia medikuak 13 urte daramatza gure artean. Jaiotzez bilbotarra da eta orain dela gutxi behin betiko euskaraz ongi ikasteko pausoa eman du.

Noiz hasi zinen euskara ikasten?

Betidanik saiatu izan naiz euskaraz ikasten neure aldetik, baina azken pausoa orain gutxi eman dut, euskaltegi batean.

Nolatan pauso hori orain?

Beti saiatu izan naiz euskaraz komunikatzen, nahiz eta akatsak egin. Azkenean pentsatu nuen banuela garaia euskaraz ongi ikasteko; izan ere, Euskal Herri osoan, eta zer esanik ez Azpeitian, garrantzitsua da euskaraz jakitea. Gainera, alaba txiki bat dut eta euskalduna da eta, alde horretatik ere, ikasi egin behar nuela sentitu nuen.

Azpeitiko anbulatorioan zuzendari izana zara. Saiatu al zinen zerbait egiten euskararen alde?

Hemengo zuzendaria izan arren, ahalmen txikia izaten da eskuartean. Gehienbat, jendeak liberazioa hartu eta euskara ikastera joateko animatzen saiatu nintzen.

Eta balio izan al zuen?

Nahiz eta pentsatu euskara ikasteko liberazioa hartuko duzula eta liberazio hori eskatu, gero Gasteizen erabakitzen dute eman ala ez. Orain hemengo bi erizain daude ikasten, eta laster beste mediku bat joango da. Pixkanaka ari da jendea animatzen.

Garrantzitsua al da osasungintza euskaratzea?

Behar-beharrezkoa da. Dena harreman kontua da, eta hemen, Azpeitian, elkarren artean euskaraz egiten da, eta osasungintzan ere hala beharko luke.

Zein da gaur egunean anbulategiko egoera herrian?

Administrazioan denek dakite euskaraz. Medikuen artean zazpitik lau euskaldunak gara.

Osasungintza euskalduntzeko zein da irtenbidea?

Nahiz eta gu saiatu, gero horrek posible izan behar du, eta horretarako administrazioak dirua inbertitu behar du. Askotan aurrekontua txikia izaten da eta mediku gutxik lortzen dute liberazioa.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak