Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko irailek 5,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Euskara »  Iritziak »  Ana Mendizabal

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Euskara zabaltzea helburu (Ana Mendizabal)

Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN) 2003ko abenduan abian jarri zen Azpeitian. Ana Mendizabal Udaleko Euskara batzordeburuak EBPN-ri buruz idatzi bat argitaratu zuen Uztarriaren 44.alean (2003ko urrian).

"Azpeitiko gizarte-ordezkaritza zabalarekin osatu da Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren (EBPN) nondik norakoak finkatuko dituen Euskararen Aholku Batzordea. Erakunde publiko eta pribatuek elkarlanean aritzeko sortu da batzordea. Udalarekin batera, enpresa, profesional, ikastetxe, elkarte eta euskalgintzak osatzen dute Euskararen Aholku Batzordea. Lehenego bilera, osaketa-bilera, joan den irailaren 18an egin da.

PARTAIDETZA ZABALAREKIN.

Azpeitiko gizarte esparru guztietako ordezkaritzarekin osatu da batzordea. Azpeitiko enpresak: Danona, Sammic, Biele; merkataritza: Alde Zaharra Merkatarien Elkartea, UEME; Profesionalak: Martin Berasategi abokatua, Saioa Larraņaga (aholkularitza); Ikastetxeak: Ikasberri Ikastola, Iraurgi Ikastetxea, Urola Ikastola; elkarteak: Itsasi, Lagun Onak Futbol Taldea, Elizako taldeak; Euskalgintza: Baite Euskara Elkartea, Uztarria; Udala: Julian Eizmendi alkatea, Ana Mendizabal Euskara Batzordearen burua, Manuel Unanue Ogasun eta Kontuen Batzordearen burua, Pello Elorza Udal Euskaltegiaren zuzendaria eta Patxi Saez udalaren euskara teknikaria.

BATZORDEAREN EGITEKOAK.

Aholku Batzordeak hiru eginkizun nagusi hartuko ditu: batetik, udalari EBPN egokitzen lagunduko dio, udalbatzak ontzat eman aurretik. Bestetik, behin plan estrategikoa onartutakoan, plana garatzeko urtez urteko gestio-planen jarraipena egingo du. Azkenik, udalaren Euskara Batzordearen eskariari jarraituz, euskararen erabilera normalizatzeko lanekin zerikusirik duten gaiak aztertuko ditu.

2004-2007 EPERAKO PLAN ESTRATEGIKOA.

Euskararen Aholku Batzordeak beteko duen lehedabiziko lana 2004-2007 eperako, Azpeitian euskara bultzatzeko indarrean jarriko den Plan Estrategikoa (EBPN) aztertzea, osatzea eta onartzea izango da. Hain zuzen ere, 2003ko urriaren 23an batzordea elkartzekotan da berriz ere, ondorengo lau urteetarako plan estrategikoa finkatzeko eta onartzeko. Bitartean, edozein herritarrek du aukera, EBPNri buruzko edozein iradokizun egiteko. EBPNren proposamen-txostena www.erabili.com web gunean aurki daiteke eta proposamenak ere bertan egin daitezke. Udalaren asmoa EBPN ahalik eta partaidetza zabalenarekin osatzea da. Gaur egun, Azpeitiko gizarte-arlo guztietako 735 erakundek (%96) azaldu dute plan estrategiko honetan parte hartzeko borondatea.

EUSKARA ERABAT ZABALTZEA HELBURU.

EBPNren helburu nagusia euskara esparru guztietara zabaltzea da. EBPN euskararen zabalkuderako neurriak hartzeko tresna da. Eta neurri horiek guztiak helburu bakar batekin: euskaldunek euskaraz bizitzeko aukera izateko (maila pertsonalean, sozialean eta ofizialean). Euskara gizarteko arlo guztietara zabaltzeko, hiru lan esparru (edo helburu estrategiko) ezartzen ditu:

  1. Euskararen belaunaldiz belaunaldiko transmisioak (guraso eta seme-alaben artekoak) etenik izan ez dezan lortzea.
    2. Euskararen erabilera gizarteko esparru guztietara zabaltzea.
    3. Euskara bera, komunikazio-tresna den aldetik, lantzea eta aberastea.

Era berean, hiru helburu estrategikook lortzeko, gizarte-arlo ezberdinetan zein neurri eta ekintza garatu behar diren zehazten ditu EBPNk."

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak