Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko irailek 6,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Euskara »  Uztarriaren hitzaldiak »  Martxelo Otamendi

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Martxelo Otamendi

Baitek antolaturik, lagun ugari bildu zen Aitonenan 2003ko otsailaren 19an Martxelo Otamendi Egunkaria-ko zuzendariaren hitzaldian. Begiratu bat euskarazko prentsari izan zuen gaia. Ordu gutxi barru Martxelo atxilotua izan zen Guardia Zibilaren aldetik. Hona hitzaldi interesgarriko pasarte batzuk:

“Euskal aldizkarietan, euskarazko zientzia eta kultura aldizkariak mundu guztiak ezagutzen ditugu. Beraien meritua bada, baina baita gure herrian gauzak ez daudela ongi antolatuak erakusteko froga ere. 700.000 euskaldun dituen herrian ez dira oso normalak gure ekoizpenak. Hemengo merkatu kuotari begiratuta ez dira erantzun logikoak ikusten direnak”.

“Ondorengo urteetan euskalgintzan azterketa serioa egin behar dugu: nola lor dezakegu 9.000 erosle omen diren horien kopurua handitzea? Orain dela 25 urte euskaldun alfabetatu = euskaldun erosle bikoteak funtzionatzen zuen. Orain euskaldun alfabetatu ez da = euskaldun erosle. Garbi dago alfabetatu kopurua asko ugaritu dela baina ez erosle kopurua. Azpeitian denok dakizue orain 25 urte eta gaur egun dagoen euskal alfabetatu kopurua oso desberdina dela, baina ez da neurri berean ugaritu, ezta gutxiago ere, euskal produktuen erosle kopurua. Egoera honek azterketa serioa eskatzen du”.

“Bi irakurle mota daude, bi bandatan banatuta: (+) irakurleak eta (-) irakurleak. Lehen bandakoak irakurle saiatuak dira, intelektualak, nolabait esateko. Bigarrengoak irakurle arruntak, ez oso sakonak”. “Egunkaria-k Afganistango azken gerra zela-eta egindako ahalegina da horren adibide. Gerra hasi baino lehen bidali zen kazetaria bertara eta hark emandako kronikek (+) taldeko irakurleen txaloak jaso zituzten, (-) taldekoak ez ziren enteratu ere egin. Hurbileko egunkariei begira hasita Diario Vasco-k bi bandentzat idazten du eta biekin asmatzen du. Ikusi beharra dugu euskaraz hori nola lor dezakegun. Zabalik-ek ere ez du euskaraz asmatu. Kezkagarria da. 9.000ko kopuru horretaz kanpo jende gutxi dago euskarazko produktuak kontsumitzeko. Egunkaria eta Argia erosten dutenetatik kanpo euskal produktuen oso erosle gutxi ote dago?”.

“Katalunian 8-9 herri egunkari daude, aipatutako (-) irakurle taldeari egokituak. ZETA taldearen El Periódico-k katalanezko bertsioa egiten jakin du. Horrek piztu ditu eta elkarrekin astean bi-hiru aldizkari berezitu ateratzen hasi dira. Bidean dute egunkari nazionala ere. Guri ere ikasbide ona ematen digu horrek. Ea asmatzen dugun berandu izan baino lehen”.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak