Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2010ko martxuek 20,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Euskara »  Uztarriaren hitzaldiak »  Pako Aristi

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Pako Aristi

Pako Aristik euskara indartsu ez dagoela azaldu zuen Baitek antolatutako hitzaldian “Sinbolo” bihurtu den hizkuntza Baite Euskara Elkarteak antolaturik (feria egunean, ohi bezala), hogei lagun bildu ziren Aitonenan Pako Aristi idazlearen hitzaldia entzuteko. "Euskara, txandala jantzi diogun sinboloa" izan zuen gaia.

Pako Aristik euskara indartsu ez dagoela azaldu du Baitek antolatutako hitzaldian “Sinbolo” bihurtu den hizkuntza Baite Euskara Elkarteak antolaturik (feria egunean, ohi bezala), hogei lagun bildu ziren Aitonenan Pako Aristi idazlearen hitzaldia entzuteko. Euskara, txandala jantzi diogun sinboloa izan zuen gaia.

“Orokorrean Euskal Herrian bi mundu ikusten ditut eta oso erraza da zeintzuk diren jakitea: euskaldunen mundua —hau da, euskara daukatenen mundua— eta erdaldunen mundua. Adibidez, oso nabarmena da Egunkaria-n azaroaren 27an zetorren albistea: ‘Hizkuntza baloratzeko dekretua baliogabetu du Nafarroako auzitegiak’. Azalean zetorren orrialde erdia, eta gero barruan bi orrialde zekartzan albistea garatzen eta azaltzen; beraz, bi orrialde eta erdi hartu zituen Egunkaria-k lege hori azaltzeko. DV-n, kontrastea ikusteko, albiste txiki hori zetorren eta jartzen zuen: ‘Anulan un acuerdo del Gobierno de Navarra’. Azaltzen zuen nola utzi duten baliorik gabe eta kito; hamabi lerro (bestean bi orrialde eta erdi). Orduan esaten duzu: zer mundutan bizi gara?”. “XX. mendearen hasieran Euskal Herriak 600.000 biztanle zeuzkan, hauetatik 500.000ak euskara hitz egiten zuten; beraz, batez beste oso altua zen. Gaur egun, mende bat pasatu ondoren, euskaldunak jarraitzen dugu 500.000 inguru hortan, baina Euskal Herriak ia hiru milioi biztanle ditu. Gure inguruan mundua hazi egin da; gu gelditu gara txiki-txikiak”. “Jar gaitezen gure komunitate barruan eta galde dezagun: nola ikusten gaituzte erdaldunek? Nik ez dakit ikusten gaituzten ere. Guk beraiek ikusten ditugu. Adibidez, ETB1en, Sautrela saioan zioten: ‘Miguel Gonzalez San Martín, último Premio Euskadi de Literatura en castellano, invitado al programa’. Tipoa eraman zuten, subtitulatu zuten euskaraz eta kito. Nik ez dut inoiz Euskadi Saria irabazi, baina ni ez naute inoiz eraman ETB2ra esanez: ‘El escritor vasco Pako Aristi en ETB2...’.18 urte daramatzat liburuak ateratzen eta inoiz ez naute eraman ETB2ra nire liburu bati buruz hitz egiteko; gazteleraz edo euskaraz, edo nahi duzuen bezala. Eta euskal idazleetatik, nik uste Atxaga kenduta eta beste bakarren bat, inor ez dutela eraman inoiz ETB2ra bere lana aurkeztera”. “Sinbolo bihurtzen ari da euskara, eta hizkuntza bat komunikaziorako balio ez duenean bihurtzen da sinbolo, erabiltzen ez dugunean eta grazirik egiten ez digunean. Asko ari da galtzen gazteen artean; gazteentzako euskara bihurtzen ari da ikastolako asignatura bat; matematika, ingelesa, euskara...”. “Askorentzat euskara sinbolo bihurtu bakarrik ez, baizik eta estorbo bat bihurtzen ari da, beren idearioan norbaitek jarri zuelako euskara garrantzitsua dela eta herri honen hizkuntza dela. Tramite huts bat besterik ez da. Esaten da: ‘Bai, Ibarretxek zer meritu daukan, bi urtean ikasi du euskara’. Ibarretxek euskara ikasi behar zuen orain 18 urte, Laudioko alkate zenean”

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak