Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 14,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Euskara »  Uztarriaren hitzaldiak »  Juan Carlos Etxegoien 'Xamar'

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Juan Carlos Etxegoien 'Xamar'

Baitek 2002ko ekainaren 5ean antolatutako hitzaldian luze eta zabal jardun zen Juan Carlos Etxegoien 'Xamar' hizkuntzalari nafarrak euskararen egoeraz.

Baitek 2002ko ekainaren 5ean antolatutako hitzaldian luze eta zabal jardun zen Juan Carlos Etxegoien Xamar hizkuntzalari nafarrak euskararen egoeraz. Honatx hitzaldiko pasarte batzuk:

`Azpeitian ezagutuko duzue euskara gaur egun baino egoera makurragoan. Egoera beste herrietan baino hobea izanda ere [biztanleriaren %87k daki euskaraz], Azpeitia bezalako ghettoak ez dira nahikoa hizkuntzak bizirauteko. Izan ere, hizkuntzak bizirauteko, Frantzia, Italia, Portugal... bezalako ghettoak behar dira, hauetan hizkuntzak betetzen dituelako bost erabilpenak: pertsona (1), familia (2), lana (3), herria (4) eta nazioa (5). Esparru hauek guztiak betetzen direnean dago hizkuntza galtzeko arriskutik kanpo. Baina bat bete ezean, besteen haustura dakar, eta honek desagerpena. Azpeitian lau erabilpen dituzue -pertsona, familia, lana eta herria-, baina nazio mailako hizkuntza gaztelania da: administrazioa, osasun sarea... Eta gaur egun independentzia lortzeak ere ez luke euskararen etorkizuna ziurtatuko, erabilpen maila guztiak bete gabe dituelako euskarak.

(...) Pertsona heldu batek hizkuntza bat ikasteko orduan, hiru baldintzek eragiten dute: motibazioak, ezagupenak eta erabilerak. Hirurak lotuta daude: motibazioa txikia bada, ez da ezagupenik emango, eta, ondorioz, erabilpenik ere ez. Baina motibazioa handia denean, ezagupena emango da, baita erabilpena ere, eta erabilpenarekin berarekin ezagutza ere handitzen da, eta, ondorioz, motibazioa. Euskal Herrian, ordea, ezagupen arloan baino ez da lan egin, eta motibazioa eta erabilpena lantzea ere beharrezkoa da.

(...) Euskararen kalitatea gero eta kaskarragoa da, eta gizartean egiten den erabileran dago horren arrazoia. Eskolak ez du gizartea kontrolatzen, eta, beraz, eskolan ematen den ezagupena egokia izanda ere, gizarteak berea inposatzen du.

(...) Gizarte elebiduna mito bat da. Nor-banakoak nahi dituen hizkuntza guztiak jakin ditzake, baina ezinezkoa da gizarte batek bi hizkuntza maila berean jakitea. Demagun Madrilen denek maila berean ezagutzen dituztela ingelera eta gaztelera; beraz, zertarako itzuli zinema, gastua da eta?; zertarako Shakespeare itzuli, originala irakur badezakete?... Hori da guri eskatzen diguten elebitasuna.

(...) Gure ideiekin koherenteak izan behar dugu. Euskararen garapena ez da abstraktua, gure garapena da, norberarena´.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak