Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 4,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Efemerideak »  Uztaila »  Uztailaren 24a

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Azpeitiko efemerideak

Uztailaren 24a

  • 1999. Errejoneadore debutatu zuen Igor Etxaniz Kinttela azpeitiarrak, herriko zezen-plazan.
  • 1988. Urola trena ordezkatu zuten autobusak zerbitzua eskaintzen hasi ziren.
  • 1933. Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko diputazioetako Gestora Batzordeek hiru probintzietako udalak Gasteizen abuztuaren 6an biltzeko egin zuten deialdiaren berri eman zuten. Hiru probintzietarako estatutu bakar baten proiektua aztertuko zen bileran, eta herriak Joxe Antonio Oiarzabal alkatea ordezkari izendatzea erabaki zuen.
  • 1871. Herriko zenbait kaletan pattarra salduko zutenen zerrenda osatu zuen udalak, haiek bakarrik baimenduz horretarako.
  • 1871. Herritar batzuek San Inazioren irudia parrokiatik Loiolara prozesioan eramateko euren burua eskaini zuten. Gainera, bakoitzari herriak ohikoa zen libra ogia eta pinterdi bat ardo eman gabe egingo zutela adierazi zuten. Baina herriak Elosiaga auzoko biztanleei eskaintza hitzez eginda zuen, eta lehentasuna azken hauei ematea erabaki zen.
  • 1781. 1610ean herriak hartutako erabakia aldaketarik gabe betetzea erabaki zen. Hau da, bezperan, prozesioa egingo zen Loiolara, bezperak eta konpletak kantatuz, eta santuaren egunaren ondorengoan, berriz, meza nagusira joango ziren.
  • 1781. San Inazio egunean ospatuko zen alardea edo ezpata dantzarako herritar guztiei albistea ematea erabaki zen, udaltzainen bidez.
  • 1781. Herriak, beraiengan zuen konfiantza agertuz, San Agustin eta Santo Domingo komentuei idaztea erabaki zuen, urteko eta ondorengo San Inazio bezpera eta egunean gauean beraien komentuak biek argituko zituztelakoan, biztanle guztiek beraien etxeetan egin ohi zuten bezala.
  • 1735. Animalia kaltegarriak herriratzen zituztenek egin ohi zituzten iruzurrez hitz egin zen. Eta kontuan izanda Azkoitiko herriak ez ziela ezertxo ere ordaintzen, berdin egitea erabaki zen.
  • 1696. Urrestillako parrokiko etxezainari baimena eman zitzaion koruko gangari heltzeko egurra ebakitzeko, baita andamioak egiteko ere, arriskuan zegoen eta.
  • 1670. Baimena eman zitzaion Pedro Arteagari San Pedroren aldare bat parrokiko elizako Epistola aldeko lehen pilarean jartzeko.
  • 1656. Joan Ansola maisuak adierazi zuen derrigorrezkoa zela zimendu berriak ateratzea parrokiko elizako sei pilareak egiteko, lehengo zaharrak behar bezalakoak ez baitziren. Eskribauaren aurrean eskritura sinatzea erabaki zen, bere iritzia idatzirik gera zedin.
  • 1640. Alkateak jakinarazi zuen Irlandako konpainia bat zela herrian Kantauriko Ejertzitoko gobernadoreak aginduta, eta bere kapitainak adierazi ziola, bost egun bazituzten ere herrian, oraindik behar bezalako ostaturik gabe zela 60 laguneko taldea; neurriak hartzeko eskatzen zuen, giardiak egin beharko baitzituen gauean.
  • 1639. Herri Batzar nagusian herrian ehun soldaduko konpainia osatu zela esan zen. Bakoitzari egunean zilarrezko erreal bat ordaintzen zitzaion, erregeak ematen zuen soldataz gain. Ordainketa egiteko zilarrezko 500 dukat topatzea erabaki zen.
  • 1569. Errazti burdinolako buru herritar Iņigo Goiaz eta Martin Errazti ziren, eta negozioaren hiruko zati bat Domingo Lopez Arandiak zuen.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak