Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2010ko martxuek 19,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Efemerideak »  Uztaila »  Uztailaren 3a

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Azpeitiko efemerideak

Uztailaren 3a

  • 2004. Azpeitiko V. Erremonte Txapelketa Iribarren eta Gazteluk irabazi zuten. Finalean 40-24 hartu zituzten mendean Matxin IV.a eta Badiola.
  • 1958. Juan Antonio Larraņaga futbolaria jaio zen. Realean jokatu zuen.
  • 1934. Donostiako alkateak hilaren 5ean Bilboko Udaletxean egingo zen Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko udalen asanbladarako egindako deialdiaren berri adierazi zuten. Bertan, euskal probintzietan ardoaren estatutua martxan jartzeko eta Kontzertu Ekonomikoaz erabakiak hartu nahi zituzten. Ziriako Agirre, alkatearen lehen tenientea, izendatu zuten herriko ordezkari bezala asanblada horretara joateko.
  • 1865. Karmelo Etxegarai jaio zen. Idazlea izan zen, besteak beste.
  • 1695. Parrokiko korurako eskailerentzako Miguel Urruzuno maisu zurginak egindako zirriborroa ikusi ondoren, erretoreari beste maisuren bat ezagutzen ote zuen galdetzea erabaki zuten, harekin harremanetan jartzeko.
  • 1678. Martin Eleizalde kapitainak Komuntzoko harrobitik harria ateratzeko eskaera egin zuen, Bikuņa etxe zaharraren aurreko aldea berritzeko, eta baiezkoa eman zioten.
  • 1671. Batzarrean adierazi zuten Urrestillako organoa amaituta zela eta, organo-egilea oraindik inguruan zenez, fidelak parrokiko organoa garbitzea eta konpontzeko hari deitzea erabaki zuten, organoa berritzea derrikorrezkoa baitzen. Erretorearekin harremanetan jartzeko batzordea izendatzea ere erabaki zuten, eta horrela egin ondoren maisuari herriratzeko eskatzeko idaztea onartu zen. Morroi bat zaldian gutunarekin bidali zuten Sasiolara, bertan egon zitekeela pentsatuta.
  • 1649. Atxaga etxean aurkitutako mutikoa gurasoek aurkitu bitartean, herriaren kontura haztea erabaki zuten. Alkateari erregutu zioten gurasoak aurkitzeko ahalegin guztiak egitea; izan ere, bataiatu gabe hiltzeko arriskuan utzi zuten haurra eta "ongi merezia" zeukaten zigor berezia.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak