Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 4,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Efemerideak »  Maiatza »  Maiatzaren 30a

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Azpeitiko efemerideak

Maiatzaren 30a

  • 1993. Agustin Arruti Landarbide eta Jexux Mari Oiarzabal Arantzeta neurtu ziren 100 kiloko kubikoarekin. 10 minutuko hiru ekitaldi egin zituzten; lehenenak 174 aldiz jaso zuen eta bigarrenak 103
  • 1979. Karmelo Etxegarai Ikastolak, 667 ikasle zituela eta hurrengo ikastaroan 763 izango zituela esanez aurkeztu zuen idatziaren aurrean, udalak ikerketa egitea erabaki zuen, 12.000 edo 15.000 metro koadrako lurralde bat eskaintzeko ezeren truke.
  • 1933. Loiolako errepidea egiten jarrai zezan Diputazioari eskaera egitea erabaki zen. Izarra Hotelera bitartean egina zegoen, eta inguruko errepidearekin bat egitean bihurgune arriskutsua zegoen.
  • 1933. Eliz kaleko 2. eta 4. zenbakiak zituzten etxeen azpian labe biratzaile bat jartzeko baimena eman zitzaion Frantzisko Bikendiri.
  • 1933. Txalintxo inguruan, Azkoitiko herriaren lurrak mugatzen zituen hiru harri kendu zirela adierazi zuen zinegotzi batek. Lehengo tokietan harriak jartzea erabaki zen.
  • 1917. San Luis eta Mariaren Alabak deituriko kongregazioetako buru ziren Inazio Oruesagasti eta Eujenia Oiarzabalen diru laguntza eskaera jaso zen, San Agustin elizako erretaula nagusia garbitu eta eliza zuritzeko. Derrigorrezkoa zen horrelako zerbait egitea. Udalean bat egin zen, eta 250 pezetako laguntza ematea erabaki.
  • 1900. Alondegi zaharrean Aurrezki Kutxa Probintzialaren bulegoak jartzeko obren enkantea onartu zen.
  • 1802. Soreasu errotan Frantzisko Joxe Enparanek zuen zortzi eta erdiko jabetza herriak eskuratzea erabaki zen. Horren ordez Enparan errotan eskaini zitzaion beste hainbeste.
  • 1800. Juan Larraarekin eskritura egitea erabaki zen, frontoia konpondu eta bederatzi urtean bere gain izan zezan, behar ziren egokitze lanak eginda.
  • 1788. Lamiosena zubiaren pilareak konpontzea erabaki zen, Errazti harginak jakinarazten zuenez urak eraginda nahiko hondatuta zeudelako.
  • 1761. Korrejidoreak agindu erreal bat bidaliz idatzi zuen. Agintarien aukeraketak urtearen lehen egunean egin beharko zirela esanez.
  • 1753. Gaztelako Kontseilu Nagusiak alkatea eta agintarien aukeraketa abenduaren 27an egiteko baimena eman zuen, herriak 1752ko urriaren 22an eginiko eskaerari erantzunez.
  • 1741. Parrokiko erretaula nagusia urreztatzeko behar zen dirua nonbaitetik lortzea erabaki zuen herriak, aho batez.
  • 1718. Olioaren hornikuntza egiten zuen Pedro Olarteri 25 libra olioko isuna ezartzea erabaki zen. Olartek baimenik gabe saldu zuen. Beste hainbesteko isuna jarri zitzaion saltzea debekaturik zegoelako, txarra baitzen.
  • 1701. Martin Zaldua maisuarekin eskritura sinatu zen, parrokiko Bataio kapera egiteko.
  • 1692. Parrokiko erretaula nagusia ikusi ondoren maisuak aurkeztu zuen txostenaren arabera, eskribauari eskatu zitzaion erretaula egiten aritu zirenek ordura arte kobratu zutenaren berri emateko.
  • 1638. Herrian zen tropako 20 edo 25 soldadu eta beraien kabo bat Urrestillara pasatzea erabaki zen.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak