Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 4,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Efemerideak »  Maiatza »  Maiatzaren 28a

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Azpeitiko efemerideak

Maiatzaren 28a

  • 1976. Udalak ezerezean utzi zuen Basazabal etxeari buruz aurrez hartutako erabakia. Aurrez, etxea botatzeko agindua eman zitzaion jabeari.
  • 1972. Hamar arroako zilindro berriarekin neurtu ziren Mendizabal I.a eta Usategieta I.a, hamar minutuko hiru ekitalditan. Lehenenak 182 jasoaldi egin zituen eta bigarrenak 168.
  • 1912. Joxe Gurrutxaga Txokolo jaio zen, danborraria.
  • 1906. San Millango Markesari, parrokiko sakristia eta Santa Ana enparantzatxoko 2. zenbakia zuen etxearen arteko lurraldea erostea erabaki zen, ganadu hiltegia egiteko. Etxabe arkitektuari planoak eta aurrekontuak egiteko eskatzea onartu zen.
  • 1894. Herritik trena ahalik eta azkarren pasa zedin, gestioak egiteko batzordea izendatu zen. Alkateak, Juan Klemente, Juan Joxe Elorza eta Joxe Mari Muguzuzak osatu zuten batzordea.
  • 1891. Krixpin Beobide frantziskotar fraidea eta euskal idazlea hil zen Tolosan.
  • 1866. San Miguel baserriko maizterrarekin hitz egin zutela adierazi zuten horretarako izendatuek. Aurreko urtean bezala, urte hartan ere etxearen zati bat gaixo bidaiariak jasotzeko utz zezan edo bakardadean egon beharreko gaixoak egon zitezen eskatu zioten. Herriak bere aldetik egokitze lanak egin zituen, eta herriaren aldetik 640 erreal ordaindu zitzaizkion.
  • 1835. Zabala Antxieta, Zabala Elizalde, Agirrezabalaga, Arrieta eta Lapeira atxilotu zituen Fernan komandanteak, berak eskatutakoa nahiko atzerapenez eman ziotelako.
  • 1798. Oilolarreko bidearen konponketa auzolanean egiteko, arduradun bat izendatu zuen udalak. Soldata ordainduko zitzaion ofizial batek eta egunean laurden bat eta libra bat ogia agindu zitzaien harginek osatuko zuten taldea.
  • 1771. Kantauri Erregimendura eta erregearen zerbitzura joango ziren soldadu herritarren zerrenda egin zen, 11 lagunez osatua.
  • 1760. Martin Arzadun eta Domingo Bergaretxe zurginekin eta Juan Balzategi eta Mateo Zinkunegi mihiztatzaileekin eskritura sinatu zen, Inazio Iberok eginiko itxuran San Miguel eta San Rafael irudiak parrokian jartzeko apalak egiteko.
  • 1713. San Agustin komentuan lanean ziren Gregorio Aranburu eta Aszensio Larraar maisuei urtean 25 dobloi ordaintzeko akordioa sinatu zen.
  • 1666. Beduara joaten ziren mandazainei Zestoan pasatzean inolako oinarririk gabe ordainketa batzuk egitea eskatzen zitzaiela jakitean, herriko erregidore bat bertaratzea erabaki zen, gertatzen zenaren berri jakiteko.
  • 1593. Biztanle guztiei San Juan egunean beraien alkabuzekin agertzeko deialdia egitea erabaki zen, tiro lehiaketa batean parte hartzeko. Onenarentzat saria jarri zen.
  • 1578. Pedro Oiarzabal ezkondu zen eta zituen ondasunen artean bi esklabu agertu ziren. Haietako bat Isabel deituriko neskatxa zen, eta haren balioa 100 dukatik gorakoa zela adierazi zen. Baliteke Oiarzabalek, bi esklabu horiek Sevillatik (Espainia) herriratzea, garaian merkataritza hiria baitzen dudarik gabe, eta azpeitiar asko hurbiltzen zen tokia.
  • 1558. Kontribuziorik ordaintzen ez zuenari, herriko baratzarik ez ematea erabaki zen, eta hogei egunen barruan baratzak zituzten guztiek udalari jakinarazi beharko ziotela aginduz.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak