Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 4,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Efemerideak »  Maiatza »  Maiatzaren 24a

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Azpeitiko efemerideak

Maiatzaren 24a

  • 1993. Urola bailarako ikastolek, sare publikoan sartzea erabaki zuten.
  • 1970. Agustin Ostolaza eta Teodoro Irazusta Usategieta I.a hamar arroako zilindroarekin neurtu ziren, hamar minutuko hiru ekitalditan, lehenenak 170 jasoaldi osatuz eta bigarrenak 147.
  • 1964. Leon Albeniz zezen-plazan 12.000 metro 39' 8'' 3/5 denboraren azpian egiten saiatu zen, baina 39' 59'' behar izan zituen.
  • 1886. Karlos Iberok eginiko torilen planoa onartu zen eta beraiek San Inazio egunerako egitea erabaki.
  • 1823. Diputazioak hil honen 20an idatzitako ofizioa irakurri zen. Espainiako Gobernu Probisionaleko Juntak, aurreko hilaren 6an eginiko proklamazioan esan bezala, erlijiosoek hutsik utzi zituzten komentuak, eskaera egiten zutenen eskuetan jarriko zituela aginduz. Gainera, haietan eskolak jartzea eskatu zuten, 1820ko martxoaren 7an gertatutako atentatuaren aurretik erabakirik zen bezala. Agindu guztia betetzea erabaki zen.
  • 1812. Probintziako Kontseiluak maiatzaren 22an idatzitako gutuna irakurri zen. Bertan zera agintzen zen: herriko alkatetza hiru hilabetean txandatuz hartu behar zutela agintariek eta uztaila bitartean Bixente Errazti izango zela alkate.
  • 1795. Herrian zegoen tropak labeetarako behar zuen egurrari buruz agertu zituen kexak gogoan izanik eta herritarren artean kalte handiak sor zitzaketen neurriak hartu aurretik, alkatea eta Enparani lurraldeko alkateekin eta Gerra Komisarioarekin biltzeko eskatzea erabaki zuen herriak, herria
  • 1793. Gerrarako Diputazioak herria baimenduz erantzun zuen. Bigarren konpainiaren ariketak astean bi egunera murrizteko, jaiegunik ez bazen behintzat. Baita ordezkariak ontzat hartzeko ere hil honetan zehar. Guztiaren berri bigarren eta hirugarren tertzioko kapitainei jakinaraztea erabaki zen, bigarren tertzioko soldaduei bezala hil hori amaitzean ez zela ordezkaririk onartuko.
  • 1716. Teila eta adreilua egiteko bost labekada erretzeko egurra eman zitzaion herriko basoetan Loiolako Ikastetxeko prokuradoreari.
  • 1715. Enparango errotariak jakinarazi zuen Amuko bidea konpontzen eginiko denboraldian, bederatzi egun eta erdi geldirik egon behar izan zuela errotak, galdu zuena ordaintzeko eskatuz. Horrela egitea erabaki zen.
  • 1682. Loiolako fundazio eskritura egin zen.
  • 1681. Erreginaren eskuetara Loiolako patronatua pasatuko zela adieraziz, Alcaņicesko Markesak eskritura sinatu zuen.
  • 1672. Komentuko teilatua bukatzeko, egurrak ebakitzeko baimena eman zitzaion Frantziskanetako Abadesari.
  • 1657. Gipuzkoako azken Batzar Nagusietan mazero ibili zirenei ordaindu egin zitzaien.
  • 1654. Harategia ikusi ondoren, egunez ateak zabalik edukitzea erabaki zen, zerbitzua eskaintzeko, eta kale batetik besterako pasabidea utzirik jendearentzat.
  • 1599. Domingo Iriarte eta Juan Martinez Zandategi alkateak kanpoan ziren, bat Valladoliden eta bestea Sevillan (Espainia). Horregatik hirugarren alkate bat izendatu zen maiatzaren 22an, haietako bat itzuli bitartean herriaren buru egiteko, lehen tenientea zen Pedro Martinez Odriarekin batera. Bixente Egibar izendatu zuten, eta horrek zer esana sortu zuen. Pedro Martinez Odriak berak adierazi zuen ordenantzen aurkakoa izan zela izendatzea, alkate berriaren izena Herri Batzarrak erabakitzea proposatuz. Egibarrengan eginikoa ezerezean uztea erabaki zen. Ondoren, San Miguel egunez egin ohi zen bezala, jokatuz egin zen aukeraketa. Domingo Lopez Arandia izendatu zuten.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak