Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 4,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Efemerideak »  Maiatza »  Maiatzaren 23a

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Azpeitiko efemerideak

Maiatzaren 23a

  • 1996. Enekoitz Esnaolak eta Joxe Luis Aizpuruk idatzita, Lagun Onak Mendi Bazkunari buruzko liburua aurkeztu zen, bere urrezko ezteiak ospatuz.
  • 1994. Pio Astigarraga hil zen, organo-jole eta musika zalea.
  • 1983. Guda ondoren bigarren udal demokratikoa osatu zen. Imanol Elias izan zen alkatetzan, hamabi botorekin. Ramon Etxezarretak bi jaso zituen, beste bi Juana Odriozolak eta bat Diego Antonio Pozok.
  • 1961. Zaborrak jasotzeko bi gurdi erostea erabaki zen, aurrekoak erabat apurturik zeudelako.
  • 1961. Loiolako Inazioren Banda eta Solfeoko Akademiaren arautegia onartu zen, udalaren diru laguntza izango zutelako.
  • 1938. Hilaren 6an herrian ospatuko zen jaialdira alkateak Franco jenerala gonbidatu zuela jakinarazi zuen.
  • 1932. Udaletxean kanpotik jartzeko, ordulari bat erostea erabaki zen.
  • 1926. Aurreko eguneko egunkarietan Espainiako Ministerioak emandako ordena erreala agertu zen. Bertan lehen instantziko 40 epaitegi bertan behera utzi ziren, beraien tartean Azpeitikoa. Horren aurrean, Gipuzkoako diputatu nagusi Julian Elorzarekin harremanetan jartzea erabaki zen aho batez, gestioak egiteko. Elorza aukeratu zen, unean Madrilen zegoen herritarra zelako eta gaia gogo handiz hartuko zuelako. Bide batez, ministerioari ere gutun bat bidaltzea onartu zen.
  • 1923. Karetxeren alargunarekin egin zituen gestioen berri eman zuen alkateak, haren lurralde zati batean Lazaretoa egiteko. Aipaturiko andreak, Iriagirre baserria eta bere lur guztiak saldu nahi zituen 30.000 pezetan, baina herrika ez zuen orube osoa behar. Beraz, 3.000 pezeta eskaini zizkioten 750 metro koadro zituen zati batengatik. Azkenaldian gestioak egiten ari zela esaten zuen alkateak, orube osoa erosi nahi zuen norbait aurkitzeko.
  • 1923. Mariaren Sierbak altxatu nahi zuten nobiziagoko lanek ekainean hasi behar zuten albistea jasota, eta bertatik lur asko kendu beharko zela jakinaren gainean izanik, Udalari egokia iruditu zitzaion trenaren geltokira egin behar zen bidera eramatea. Lekaimeen zuzendariarekin harremanetan jartzea erabaki zen, konponketa batera iristeko.
  • 1892. Zezilio Ezeizak hartu zuen Harzubi ingurua harriztatzeko lana.
  • 1859. Jabeturik parroki aurreko harrizko harresia egoera larrian eta itsusia zegoela ikusita, eta elizaren atariarekin inola ere bat egiten ez zuela, harresia bota eta sarrerako hiru arkupetan burdinsare bat jartzeko asmoa agertu zen. Joxe Mari Azpirozi planoak eta itxurak eskatzea erabaki zen.
  • 1853. Elizkaleko 5., 7. eta 9. zenbakia zuten etxeen atzeko alderdia egitea enkantean jartzea erabaki zen.
  • 1749. Edozein ermitari jantzi apartekoak soinean zituela ibiltzea debekaturik zela jakinaraziz Diputazioak emandako agindua jasota, alkateari agindua gogoan izatea eskatu zitzaion. Ermitak zaindu behar zituztenek biztanle ezagunak izan behar zutela eta beste biztanleek bezalako jantziak eraman behar zituztela era agindu zuen Diputazioak.
  • 1592. Herriko kartzelan egin zen kaperaren gastuak ordaindu ziren, korrejidorearen aginduz.
  • 1592. San Frantzisko ordenako Jeneral Frantzisko Tolosa fraideari egindako oparia ordaindu zen, Frantziskanetako leikaimeak komentu zaharretik berrira pasatzeko unean herriratu egin zelako.
  • 1476. Errege Katolikoek herriaren pribilegioak konfirmatu zituzten.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak