Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 4,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Efemerideak »  Maiatza »  Maiatzaren 22a

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Azpeitiko efemerideak

Maiatzaren 22a

  • 1996. Ikastola berri baten aldeko manifestaldia egin zuten mila bat herritarrek.
  • 1978. Neska eta mutikoen haur eskola bat martxan jartzeko baimena eman zitzaion Jesusen Bihotzaren Ikastetxeko Gurasoen Elkarteari.
  • 1973. Herriko bariantea inauguratu zen.
  • 1940. Enparantza Nagusian kioskoaren azpian ezkutuko komunak egitea enkantean jarri zen.
  • 1922. Joxe Etxezarretak plebizitu bat egitea proposatu zuen, aurretik erabakita egon arren, trenaren geltokiak non izan behar zuen erabakitzeko. Baina aho batez erabaki zen horrelakorik ez egitea.
  • 1882. Gasteiztik irten eta Azkoitia, Azpeitia, Zestoa eta Zumaia bitarteko trenbide batek sor zezakeen abantailaren berri ematen ahalegindu zen alkatea, herritar askoren eskaria jaso ondoren. Geldi egotea kaltegarria zenez, bilera deitzea proposatu zuen, herrietako udalak ez ezik, herritar berezienak deituz. Proposamena ontzat hartu zen, eta aipaturiko herrietako alkateei berehala idaztea erabaki zen.
  • 1871. Pedro Inazio Odriak baldintzak eta aurrekontua prestatu zituen San Agustingo patioan haur eskola egiteko. Enkantean jartzea erabaki zen.
  • 1853. Elizkaleko 11., 13. eta 15. zenbakia zuten etxeen atzeko alderdia egiteko, Joxe Mari Azpiroz perituak osatutako baldintzak onartu ziren.
  • 1853. Parlamentari Batzordeak 1850eko irailaren 30ean eginiko 16 artikulutako galderak erantzun zituen herriak.
  • 1847. Herriko lurraldean eta Joxe Antonio Olazabalenean zen ur sulfurosoan, egunero jendetza handia biltzen zela adierazi zuten Berrasoeta baserrian bizi zirenek. Berrasoeta deituriko egurrezko zubi zaharretik pasatu behar zuten horretarako, eta zubia arriskuan zegoenez, indartzeko eskaera zuzendu zuten. Zubiaren egoera ezagutzeko, eta behar bada ondoren neurriak hartzeko, batzorde bat izendatu zen.
  • 1739. Nafarroako Erresumara herriak bidalitako ordezkariari bere lana ordaindu zitzaion. Kexak azaldu zitzaizkion toki batzuetako ardoen berri jakitera eginiko bidaien ondoren ardo kaskarra ekarri zelako.
  • 1739. Parrokiko Bataio kaperako obra jarraitzeko probintziak eman zuen diru laguntzaren berri jakinarazi zen, aurrera jarraitzea onartuz.
  • 1735. Denbora baino lehen otea ebaki zutelako preso zeuden baserritar batzuk, alkateak hartuta. Haren tenientea izan zen lan horretan lehenetarikoa hasi zena. Hari 30 errealeko isuna ezartzea erabaki zen.
  • 1680. Mendian saltzeko laugarren almodenan, erosle bakar bat agertu zen zortziko 7.000 erreal eskainiz. Herriari gutxi iruditu zitzaion, ordainketa handiak zituelako egiteko. Beraz, udalbatzar bat egitea erabaki zen ondorengo egunen baten, bertaratzen ez zenari 500 maraiko isuna ezarriz.
  • 1599. Herriko bi alkateak kanpoan ziren, eta tenientea gutxi iruditzen zenez, beste alkate bat izendatu zen: Bixente Egibar.
  • 1567. Iruņeko apezpikuak bere bisitaldi pastorala egin zuen Urrestillara.
  • 1566. Errebaleko biztanleek auzia jarri zuten, herritik kanpo salmentak egitea debekatzen zuelako herriak. Udalak Valladolidera (Espainia) ordezkari bat bidaltzea erabaki zuen.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak