Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 4,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Efemerideak »  Maiatza »  Maiatzaren 21a

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Azpeitiko efemerideak

Maiatzaren 21a

  • 1996. Manifestazioa egin zen Ikasberri Ikastolak deituta.
  • 1994. Bosniako selekzioa eta Reala neurtu ziren Garmendipe futbol zelaian, Juan Antonio Larraņaga jokalari ohiaren omenez (1-3).
  • 1974. Udalak Feliz Belokiren eta Inazio Perez Arregiren orubeak erosi zituela jakinarazi zen, lehenena Mojen errebalean eta bigarrena Kristina enparantzatxoan. Publikoaren erabilerako geldituko ziren bi zatiak momentuz, beste zerbait egitea erabaki bitartean.
  • 1964. Fernando Arakistaini etxeetako zabor bilketa egiteko kargua eman zitzaion.
  • 1964. Azoka plaza handitzea erabaki zen aho batez, Martzelo Guibert arkitektuaren proiektuan oinarrituta, eta horretarako diru laguntza eskatu zitzaion Diputazioari.
  • 1866. Suteetan erabiltzen zen moto-bonbara ura eramateko olanako ehun bat poltsa erostea onartu zen. Antza denez, Gasteizen lor zitezkeenez bakoitza 14 errealean, ondoren bikeztatu eta bustiezin geldituko ziren, erregidore batek bileran bertan aurkeztutakoa bezala.
  • 1860. Juan Amezua organo egileak idatzi zuen, hilaren 26rako parrokiko organo berria prest egongo zela esanez. Udalak erantzutea erabaki zuen, amaitutakoan jakinarazteko esanez.
  • 1837. Herriak tropari aurreratzen zizkion zatikoez hainbeste kexa jasotzea penagarria zela esan zuen Diputazioak, probintziko beste herriek bezalako laguntza jasotzen baitzuen. Kexa berri baten aurrean herriak bi soldaduri zatikorik ez ematea erabakiko zuen, eta beste sarjentu bat ere inolako laguntza eskaini gabe utzi omen zuen herriak bere zaldia gaixotu zenean.
  • 1713. Gregorio Aranburu eta Aszensio Larrar harginek zera jakinarazi zuten: San Agustin komentuan ari ziren langintzarako harri asko zutela harrobietan prestaturik, baina garraiobiderik ez zutenez ezin zutela aurrera jarraitu. Zerbait egitea erabaki zen lana atzeratu ez zedin.
  • 1713. Martin Abaria maisuak, erre zitzaion Larraņaga baserria berriro altxatzeko eskaera egin zuen. Derrama kobratu nahi bazuen, aurrrez sinatzea derrigorrezkoa zela jakinaraztea erabaki zuen udalak. Zera sinatu behar zuen: jasotzen zuen laguntza baserria berritzeko izango zela eta ordenantzek agintzen zuten denboraren barruan egingo zuela.
  • 1706. Espainiako monarkia nola zegoen esanez albistea eman zuen Diputazioak, Plasenciatik Gaztelan barnera ejertzitoa sartu zenean. Elizaren bidez deitzea erabaki zen 18 urtetik 60 urte bitarteko gizaseme herritar eta biztanle guztiei, Trinitate egunean armak eskuetan zituztela, arratsaldeko ordu bietan bil zitezen. Armarik ez zutenek ere berdin agertu beharko zuten, guztien zerrenda osatzeko, baldin behintzat zigor gogorra jaso nahi ez bazuten.
  • 1706. Ehun erreal ordaindu zitzaizkion Felipe Zubimendiri parrokiko gangak garbitu zituelako, 140 ofizial lanean jarrita.
  • 1690. Tomas Leiarizti maisuak alondegian egindako obrak ikusi eta tasatzea agindu zitzaion horretarako izendaturik zen batzordeari.
  • 1537. Juan Martinez Alzagak bere alaba Frantziskari utzitako ondasunen artean, Obiaga baserria izendatu zen.
  • 1388. Aita santu Klemente VII.ak Azpeitiko erretoretzako Pelegrino Gomez izendatu zuen, baina herriak ez zuen ontzat hartzen

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak