Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 4,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Efemerideak »  Maiatza »  Maiatzaren 19a

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Azpeitiko efemerideak

Maiatzaren 19a

  • 1994. Donostiako Audientzia Probintzialak bertan behar utzi zuen Urolako Ikastolen publifikazioa.
  • 1991. Arruizko Txikiak 10.000 metrotan zezen-plazan eginiko 31' 39'' marka hausten ahalegindu ziren Joxe Apalantza eta Juan Mari Garin. Bigarrenak 31' 18''tan egin zuen, eta lehenenak 32' 18'' tan.
  • 1936. Hilaren 31n herrian ospatuko zen Aberri Egunaren egitaraua aurkeztu zuen Olaizola zinegotziak. Frontoia, zezen-plaza, Musika Banda eta Txistulariak, inolako ordainketa gabe eskaintzea erabaki zuen udalak.
  • 1913. Gobernadore Zibilak esan zuen Inazio Perez Arregik bere zinegotzi postua eta Azpeitiko Udaleko alkate ordezkaritzakoa uzten zituela, Gipuzkoako probintziko diputatu bezala aurkeztean.
  • 1897. Zumarragatik Zumaira bitarteko tranbiaren batzordeak eta Oraa ingeniariak eginiko konbenioa irakurri zen. Udalak proiektua egiteko tokatzen zitzaion zatia ordainduko zuen edo ez galdetu zuten. Ordaindu beharrekoa erabaki zen bileraren akta eskatzea erabaki zen guztiaren berri jakiteko.
  • 1847. Politiko Nagusiaren ofizioaren berri eman zen, ur sulfurosoa zen Joxe Antonio Olazabalaren lurraldea, Azkoitiko herriaren lurraldean zegoela herriak berak adierazten ziola esanez. Esandakoa ez zela horrela, baizik eta Olazabalen lurraldea Azpeitiko herriaren lurraldean zegoela berari jakinaraztea erabaki zen
  • 1846. Ondasun gehien zuten herritarren zerrendak osatu ziren. Urtean 4.000 errealeko irabaziak gainditzen zituztenak agertzen ziren. Luis Arozena, Teodoro Azkarate eta Domingo Etxabe lizentziatuak zeuden lehen postuan, 9.000 errealekin, eta Jose Inazio Agirrezabalaga 7.500 errealekin. Gero Inazio Muguruza zegoen 7.200 errealekin, Joxe Bentura Zuloaga, Juan Bautista Arzuaga, Antonio Mari Larra, Frantzisko Urdapilleta, Joxe Antonio Aizpuru, Joxe Mari Uzin, Juan Inazio Bikendi eta Domingo Barrena 7.000 errealekin, eta abar.
  • 1830. Zakur amorratu antzeko bat herriko kaleetan ibili zela jakinda, sendagilearekin harremanetan jarri eta neurriak hartzea erabaki zen .
  • 1771. Herriak bidali behar zituen zortzi soldadu boluntariori ordaintzeko, 800 peso aurreratu zituen fidelak. Eskertu egin zitzaion.
  • 1771. Ezkondu gabeko herriko gizasemeen eta urte horretako urtarrilaren lehen egunetik ezkondu zirenen zerrenda eman zen ezagutzera. Eskribauari kopia bat egitea eskatu zitzaion, zerrenda bi zatitan banatuz: herri barruan bizi zirenak eta auzoetakoak.
  • 1744. Eguraldi gogor eta euritsua izan zen azken denboraldian, eta artoa erabat atzeraturik zegoen. Herritar batzuek Jainkoari erregutzea eskatu zuten, eta erretorearekin hitz egin ondoren, horrela egitea erabaki zen.
  • 1596. Urrestillaren aldeko sententzia emana zuen Iruņeko Bikario Nagusiak, baina Nuntzioari apelaturik zuen herriak, eta 20an letaniak hasiko zirenez, abokatu batekin herriak nola jokatu behar zuen kontsultatzea erabaki zen .

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak