Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 4,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Efemerideak »  Maiatza »  Maiatzaren 18a

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Azpeitiko efemerideak

Maiatzaren 18a

  • 1972. Herriko mazero eta txistularientzat jazki berriak erostea erabaki zen.
  • 1939. Aginduak betez, udaletxeko balkoitik Nafarroa deituriko enparantza nagusian bildutako herritarren aurrean, Franco jeneralak 1936ko uztailaren 19an Espainiako Ejertzitoaren burutza hartu zuela eta gerratearen azken berriko proklamak irakurri zituen alkateak.
  • 1908. Erdi kaleko 11. zenbakia zuen bere etxean obrak egiteko baimena eman zitzaion Joxe Urbistondori. Jendearen pasabidea moztu gabe egiteko agindu zitzaion.
  • 1868. Joxe Santesteban eta Nikolas Ledesmak ezagutzera emandako txostenean aginduta bezala, egiten ari zen parrokiko organoan akatsak zuzenduz gauza batzuk aldatu zituela adierazi zuen Juan Amezuak, baina gastu batzuk gehitu zirela. Joxe Inazio Aldalur organo-joleari eta Joxe Bixente Arregi apaizari organoa ikusi eta beraien iritzia agertzeko eskatzea erabaki zen.
  • 1853. Loiolako zelaian ganadu feria bat ospatu zen.
  • 1837. Andoainen zegoen tropak eginiko haragi eskaerari erantzunez, 1.700 zatikoren banaketa egitea erabaki zen. Aratz, Izarraitz eta Oņatz auzoetan egingo zen banaketa; lehen auzo horretan bizi zirenen artean 500 zatikoa osatu zen, bigarrenean 600 eta hirugarrenean beste 600.
  • 1835. Ordiziako herriak eta Domingo Irazustak bidalitako gutunak irakurri ondoren, herriaren egoera larria ikusita, alferrik egiten ziren alkatea eta ingurukoen lanak. Alde guztietatik eskaerak jaso eta erantzun ezinean gelditu ziren. Gertatzen zenaren berri adieraztea erabaki zen, eta gutunak bidali zitzaizkien Irazusta komisarioari eta Usain diru biltzaileari.
  • 1796. Parrokiko kanpai bat apurturik zegoen, eta Eizmendiko ermitatikoa ekarri zuten bere ordez jartzeko. Horrek zarata desberdina ateratzen zuenez, apurtutako kanpaia funditu eta Santa Kruz ermitarako beste bat egin ote zitekeen jakiteko, besteena nolabait nahasturik, herriko kanpai egilearekin harremantena jartzeko batzordea izandatu zen.
  • 1739. Herri barruan ganaduak edukitzeari buruz 1704 eta 1724an hartutako erabakiak berriro onartu ziren. Hurrengo San Joan eguna bitartean jarri zuten, astakiloak ez beste ganadu guztia herritik kanporatzeko epea. Inazio Segurola eta Sebastian Legarda izendatu ziren herri barruko etxe guztiak ikusteko, arriskurik gabe sua non egin zitekeen jakiteko, leku horietan tximiniak jarriz. Agintariak beraiek agindutako obrak etxe jabeei eginarazten saiatu ziren.
  • 1739. Herriz kanpo sagardoa saltzea debekatu zen.
  • 1713. Urrestillako Bikarioak eta Pedro Martin Goikoa nafar margolariak bertako parrokirako hiru lan margotzeko eskritura sinatu zuten. Andre Maria Deikundekoa zen bat, bestea Loiolako Inazioa, eta hirugarrena berriz Aita Antxieta. 1.600 erreal ordaindu zitzaizkion nafarrari.
  • 1705. Herriak prestatu zuen Suteetarako Anaiartea onartu zen, Madrilen.
  • 1696. Martin Zaldua eta Inazio Basazabalek, erretaula nagusia ikusi zuten beriro, aldaketa batzuk egiteko asmoz.
  • 1628. Italiako Kontseiluan erregearen idazkaria zen Lorentzo Agirrek, testamentua egin zuen Madrilen.
  • 1533. Konkordia eskritura sinatu zuten Frantziskanetako lekaimeek, Martin Garzia Oņaz Loiolako jaunak, Andres Loiola parrokiko erretoreak eta beste 12 apaizek, herritar biztanle berezienak lekuko zirela.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak