Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 4,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Efemerideak »  Maiatza »  Maiatzaren 17a

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Azpeitiko efemerideak

Maiatzaren 17a

  • 2002. ELA sindikatuak, egoitza berria inauguratu zuen, Arana auzoan.
  • 1925. Joxe Aranburu Keixeta eta Joxe Inazio Elorza Kortaberri I.a neurtu ziren 12 enbor 60 ontzakoekin. Lehenenak irabazi zuen 63' 41''rekin; bigarrena zortzigarren enborrean erretiratu zen.
  • 1922. Gregorio Segurola izendatu zen zezen-plazako torilak egiteko.
  • 1915. Remigio Egigurenek eraikin bat egiteko baimena eskatu zuen Iturriza aldea deitutako inguruetan, bertan organo fabrika jarri nahi zuela eta. Aurkeztu zuen planoa onartu egin zen eta baimena eman zitzaion, materiala Astigarraga zinegotziak esandako tokian uzten bazuen.
  • 1852. Elizkaleko 17., 19. eta 21. zenbakiak zituzten etxeak botatzea erabakita zegoen, atzeko edo frontoi aldetik, eta plano geometrikoak agintzen zuen bezala altxatuko ziren. Genaro Enparanek eta irailaren 22an izendatutako batzordekoek guztiaren berri zutenez, haiei kopia bat eskatzea onartu zen, etxeen jabeekin harremanetan jartzerakoan udalak kontuan izan zezan.
  • 1811. Tolosako komandanteari idaztea erabaki zen. Apirilaren 24ko eta maiatzaren 8ko ofizioak bidali zitzaizkion, Azpeitiko herriari gotorlekuak prestatzen egin zituen gastuak ahalik eta azkarren ordaintzeko, gobernuaren aurrean erregutu zezan.
  • 1804. Jakinean izanik Elormendiko San Pedro deituriko ermita erortzeko zorian zela, batere egurrik gabe zegoelako, frantziarrek erre egin zituztelako azken gerratean, eta inolako irudirik gabe gainera, barnean, apezpikuari bere profanazioa eskatzea erabaki zen.
  • 1794. Lehen Tertzioko kapitainaren gutuna jaso zen, bere konpainiarekin Irunen zegoela zioen gutunean, eta soldadu guztien zerrenda bidali. Guztiaren berri gordetzea erabaki zen.
  • 1786. Herriaren dorrea erortzeko moduan zegoela ikusita, arrisku handiena agertzen zuen tokiraino botatzea enkantean jartzea erabaki zen.
  • 1786. San Inazio beatifikatzean herriak egin zuen botoaz hitz egin zen, bezpera eta egunean urteko elizkizunetara korporazioan joateaz. Eta botoaren kopia bat egitea erabaki zen, baita Iruņeko apezpikuaren onarpen idatziarena ere, ondoren abokatuen iritzia jasotzeko.
  • 1786. Herriko diruzainari herriaren bandera berri bat egitea agindu zitzaion, momentukoa erabat apurturik zegoelako.
  • 1715. Maiatzaren 20an Loiolako bidearen konponketa hastea erabaki zen. Langileei eguerdiko janaria emango zitzaien, libra erdi haragi eta libra bat ogi. Lehen konponketak Perdillegi baserriaren inguruan egin ziren, nahiko gaizki zegoelako .
  • 1654. Mendiak erosi zituztenei ordainketa zati bat eskatzea erabaki zen, herriari tokatzen zitzaizkion soldaduei ordaintzeko.
  • 1654. Harategiko obrak ikusteko batzorde bat izendatu zen, ondoren ordainketa egiteko horrela irudituz gero.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak