|
|
|
Azpeitiko efemerideak
Maiatzaren 16a
- 2005. Villena (Espainia) espetxeko funtzionarioek Gotzon Aranburu preso azpeitiarra jo zutela salatu zuen Askatasunak.
- 2004. Lagun Onakeko neskek Espainiako Ligara igoera lortu zuten, azken partida 8-1 irabazi eta gero.
- 2000. Ibaieder erreta agertu zen, Landetako industriguneko isurketaren batek eraginda.
- 1974. Jesusen Bihotzaren Ikastetxean kirol tokia egiteko enkantea onartu zen.
- 1963. Haurren Parkea egiteko ardura eman zitzaion Luzio Amenabarri.
- 1952. Abitaingo urtea zen lurraldearen erosketa eskritura sinatu zuela adierazi zuen alkateak.
- 1933. Bilboko Udalaren akordioarekin bat eginik, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaia lurraldeetako Gestora Batzordeei Autonomia Estatutua ahalik eta azkarren prestatzeko eskatzea erabaki zen, udalek onartzeko.
- 1923. Herriko agintariek ekintza ofizialetan erabili behar zituzten ezaugarriei buruz egin zituen gestioen berri eman zuen alkateak. Egokienak Bilboko
- 1904. Gauzainek orduetan eta erdietan kantatzen zutenean esaten zuten ÔAlabado sea Dios' hitzei, Ôy la Pur’sima Virgen' gehitzea eskatuz zinegotzi batek aurkezturiko mozioa onartu zen.
- 1904. Diputazioaren gutunari erantzunez zera adierazi zuen herriko Ogasun Batzordeak: herrian ez zegoela langileen etxebizitzen beharrik. Udalak haren iritzia onartu zuen.
- 1900. Batzorde bat izendatu zen Santo Domingo eraikina Ðkuartela salbuÐ herriaren eskuetara pasatzeko gestioak egiteko.
- 1900. Juan Manuel Beobide salesiar eta musikaria jaio zen.
- 1895. Felix Berolegi Orbegozo, erremonte pilotaria jaio zen. Erremontearen Urrezko Adinekoa zen, eta pilotakada batzuk jaso ondoren 1925ean erretiratu zen.
- 1888. Teodoro Erentxun margolariari ordaindu egin zitzaion, Bartzelonako Erakusketa Orokorrera bidaltzeko herriko armarri bat margotu zuelako.
- 1867. Herriko epaitegia galtzeko zorian zegoela ikusirik eta Inazio Iberok Madriletik idatzi zuela kontuan izanik, herriarentzat epaitegiak zuen garrantzia jakinaraziz Espainiako erreginari idaztea erabaki zen, inolako aldaketarik ez egiteko eskatuz.
- 1846. Santo Domingo komentuan Guardia Zibilaren sarjentu eta taldeari tokia egokitzen eginiko gastuak ordaindu ziren.
- 1812. Mina mariskala 4.000 soldaduz osatutako troparekin egun horretako arratsaldean bertan herriratuko zela jakinarazi ziotela adierazi zuen alkateak. Haientzako ostatuak prestatzeko San Agustin eta Santo Domingo komentuetan eta Loiolako Ikastetxe Errealean lastoa bildu behar zela esan zuen. Hamabi lagunez osatutako batzorde bat izendatu zen, hiru koartel horietan argia ere beharko zela gogoan izanik.
- 1731. Herriko kartzela egokitzen ari ziren Sebastian Legarda harginari eta Inazio Segurola zurginari lana ahalik eta azkarren amaitzeko behar ziren langileak eskatzea erabaki zen.
- 1631. Saltzeko sagardoa zutenei udalbatzarrera agertzeko adieraztea erabaki zen, txandak izendatzeko zozketa egingo zelako.
- 1590. Azkoitia eta Azpeitiaren arteko mugan dagoen errekan, Lorentzo Berrasoeta erretorea egiten ari zen errota ikustea erabaki zen.
|