Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 4,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Efemerideak »  Maiatza »  Maiatzaren 14a

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Azpeitiko efemerideak

Maiatzaren 14a

  • 2004. Biele Azpeitiko enpresak Pyme, enpresa ertain eta txikiei dagokien saria irabazi zuen.
  • 1989. Parrokiko organojolea izan zen Julian Barrenetxeari omenaldia eskaini zitzaion. II. Haur Abeslarien Eguna ospatu zen.
  • 1980. Joxe Urbieta Takolo kide zen euskal espedizioak Everest gailurra egin zuen (munduko mendi handiena: 8.848 metro).
  • 1954. Perdillegi baserriaren ingurutik Loiolara bitarteko bidea egokitzea erabaki zen.
  • 1950. Arruizko Txikia eta Lino Aldalur 9.000 metrotan neurtu ziren, zezen-plazan. Bigarrenak 50 metroko abantaila izan zuen. Lehenenak irabazi zuen hala ere, 33' 4'' 2/5ean; bigarrena 5.000 metro egindakoan erretiratu egin zen.
  • 1913. Batzorde batek prestaturiko Anai Maristen Ikastetxeari buruzko txostena mahai gainean gelditu zen, beste batzar batean erabakia hartzeko.
  • 1862. Martxoaren 21ean hartutako erabakiaren ondoren familietan ziren eskopetak ikusiak zituzten eta hurrengo goizean meza nagusiaren ondoren pregonariaren bidez zera adieraztea erabaki zen: herri barruan bizi ziren guztiak udaletxean agertzeko beraien eskopetekin, horiei marka bat egiteko. Herriz kanpo ziren eskopetei berdin egiteko, berriz, bi pertsona izendatu ziren.
  • 1852. Frontoiaren aldeko etxe batzuk botatzea erabakita zegoela gogorarazi zuen alkateak, onartutako plano geometrikoa kontuan izanik bertan kale berria egiteko. Etxe horien jabeei ordainketak egiteko herriaren aurrekontua 12.000 pezetara igotzea erabaki zen. Jabeen eskaerari erantzuteko gehiago beharko zela ikusirik, aurrekontua 50.000 pezeta igotzea erabaki zuen udalak. .
  • 1800. Garia jasotzeko garaia iristen ari zela eta gehitu ziren txolarreek izugarrizko kaltea egiten zutela ikusirik, bando bat ematea erabaki zen igandeko meza nagusia amaitzean. Bertan sendi bakoitzak lau txolarre edo antzeko txori kaltegarriak akabatu eta hilabete barruan udal eskribauari eman behar zizkiotela jakinarazi. Esandakoa egiten ez zuenari bi pezeta kenduko zizkioten. Gaiari buruz guztia kontu handiz emateko eskatu zitzaion eskribauari.
  • 1787. Herriko teilerian, adreilua egiteko ere lur egokirik ez zegoela adierazi zuen bertan lanean zegoenak eta Alzaga etxearen lurrak itxurazkoa zirela. Baina bertatik garraioa egitea asko kostatuko zela ikusirik, teileriaren inguruan lur onik ba ote zen begiratzea erabaki zen.
  • 1719. Izarraitzen eta Azpeitiko lurretara kanpoko ardiak ekarri zituztela esanez idatzi zuen Azkoitiko herriak, bi herrientzat kalteak sortzen zituztelako. Kanpoko artzainak erabiltzen zituzten txabolak botatzea erabaki zen, bertako artzainenak bakarrik utzirik.
  • 1656. Gipuzkoak 160 soldadu eskaini zuenez eta haietako zazpi herriari tokatzen zitzaizkiola kontuan izanik, mendiak erosi zituenekin harremanetan jartzea erabaki zen edo, bestela, dirua zentsuan hartzea.
  • 1638. Probintziak herri bakoitzak munizioak eskuratzea agindu zuen, eta Tolosatik bi kintal bolbora ekartzea erabaki zen.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak