|
|
|
Azpeitiko efemerideak
Maiatzaren 13a
- 2006. Aizkoran eta segan egin zuten apustua Uraitz Iturzaeta eta Jon Belokik, Iņigo Uzkudun eta Martin Mendizabalen kontra. Elosiagan jokatu zen apustua eta Mendizabal eta Uzkudunek irabazi zuten.
- 1932. Inazio Beltran Oiarzabalek tratua egin zuen Ostienseko San Gregorio elizan zegoen Domingo Martinez de Moratin kaperauarekin, 1685eko ekainaren 17an. Zilarrezko bi erreal eskaini zizkion limosna bezala, urte bakoitzeko maiatzaren 9an, santuaren eguna ospatzean, ura jasotzeko norbait bidaltzeko eskubidea izango zuen. Aldi bakoitzean limosnatxo bat eskaini zioten.
- 1932. Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako Diputazioetako Gestora Batzordeek bidalitako gutuna irakurri ondoren, alkatea izendatu zen udal guztietako ordezkariekin hilaren 22an Iruņeko Gaiarre Antzokian egingo zen Asanblada Nagusira joateko. Euskal-Nafarroa Estatutuaren proiektuari buruz hitz egin zuten bileran, eta Estatutuaren proiektua ontzat hartu zen, aho batez.
- 1815. Madalenako ermitaren egoera ikustea erabaki zen, hondamen itxura handia agertzen zuelako.
- 1812. Brigadako sarjentuari zenbat ogi eta ardo eman zitzaion jakitea erabaki zen, berak egindako 3.000 zatiko eskariari erantzuteko. Komandanteari errezibua sinatzea eskatu zitzaion.
- 1781. Burdinola eta errotak zituzten betebeharrak jakinik, inguruko bideak zaintzeko eta konpontzeko agindua eman zen aurreko urtean. Lanak Frantzisko Ibero maisuak aginduta bezala egitea eskatu zitzaien, baina herritarren zoritxarrerako erantzun gehiegi jaso gabe gelditu ziren. Guztiei berriro idaztea erabaki zen denbora motz batean konponketa lanak egiteko eta, orduan erantzunik izan ezean, judizialki gestioak egingo zirela esan zen.
- 1771. Eginiko eskaerak ontzat hartu eta komisarioak izendatu zituen herriak, ezkongabe eta azken abendutik egunera bitartean ezkondu ziren gizasemeen zerrendak auzoetan zehar egiteko, gero soldaduen zozketa egiteko. Herriak 11 soldadu osatu behar zituen eta beste herriekin desproportzioa zegoela ikusita, ondorengo Gipuzkoako Batzar Nagusian kexa agertzea erabaki zen.
- 1735. Santuaren erlikian pasatutako ura ekarri zuen ardoaren hornikuntzan ibiltzen zen Kristobal Peruzurginek. Udalak ordaindu egin zion..
- 1735. Iraurgiko San Martin ermita konpontzen egindako gastuak ordaindu ziren.
- 1586. Gramatika katedrako maisu Pedro Castro agustindar fraideareri kexu zitzaion jendea, Elolaren etxean erakutsi beharrean komentuan erakusten zuelako. Baldintza horietan ikasleek ezin zuten ikasgaia errepikatu, eta ikasi ezinik zenbaitek kanpora alde egiten zutela jakinarazi zuten. Horrela, beste maisu bat izendatzea onartu zen, eta nahi zuena agertzeko iragarkiak jarri zituzten .
- 1517. Zurbanoren kapera parrokian egiteko baimena eskatu zuen Pedro Eizagirrek. Baietza eman zioten.
|