Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 4,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Efemerideak »  Maiatza »  Maiatzaren 12a

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Azpeitiko efemerideak

Maiatzaren 12a

  • 1936. Manuel Azaņa zoriontzea erabaki zen, Espainiako Errepublikako presidente izendatu zutelako. Laguntza erregutu zioten, Hego Euskal Herriko Estatutua ontzat hartzeko.
  • 1935. Arriya I.ak Agiņetari hiru segundoko aldearekin irabazi zion, Tolosan. Sei enbor 72'' ebakitzen (35'37'') urte askotan errekorra izan zen marka
  • 1931. Herriko alkateari eta Bergara eta Andoaingoen eskaerari erantzunez, Gipuzkoako Autonomia Estatutua ez ezik, Euskal Herrikoa idaztea udalek bakarrik egin beharrekoa zela ikusirik, honako puntuak onartu ziren: 1. Gipuzkoako Udal Asanbladarekin bat egitea, Gipuzkoako Autonomi Estatutua bertan osatu eta onartuko zenez. 2. Euskal Herriko Udal Asanblada Nagusiarekin bat egitea, gortean aurkeztu behar zen Estatutua bertan osatu eta onartuko zenez. 3. Alkateen Batzordearekin bat egitea, hasierako lanak egiteko, ofizialtasuneko Batzorde Iraunkor bat osatu bitartean. 4. Bai Gipuzkoako Junta Nagusirako eta bai Udal Asanblada Nagusirako, herriaren prokuradore bezala, Kasto Orbegozo izendatzea.
  • 1931. Batzorde Iraunkorrak 1925eko azaroaren 9an eta udalak urte bereko abenduaren 9an hartutako erabakiak kontuan izanik, Karmelo Etxegarai jaunaren memoria iraunarazi nahirik, hartutako erabakia ontzat jo zen. Herriko enparantza edo kale batean jartzeko irudi bat egin eta kokatzearen aurrekontua prestatzea eskatu zioten alkateari.
  • 1897. Loiolako zelaian komunak egitea erabaki zen.
  • 1824. Bergarako seminarioa Loiolako Ikastetxe Errealera aldatzeko eskaera Espainiako erregeari egin eta erantzunik ez jaso ez zenez, Granadako Dukeari idaztea erabaki zen. Ezer aurreratu ote zen galdetu zioten, eta ahalik eta azkarren lortzeko ahaleginak egiteko, egokia iruditzen bazitzaien.
  • 1802. Herrian gelditzeko etorri ziren hamabi soldadu eta haien sarjentuarentzat ostatua aurkitzeko, batzorde bat izendatu zen.
  • 1793. Mugara irten behar zuen herriko bigarren tertziorako 50 fusil bakarrik gelditzen zirela Diputazioari jakinaraztea erabaki zen. Baionetak bazituzten, baina kartutxoen tresnarik ez. Mantak, koltxoiak eta beste beharreko gauzak berak lortzea eskatu zioten.
  • 1783. Biasteriko herriak idatzi zuen gutun baten berri eman zen. Bertan zera zioten: inoiz ez zirela bertarako herriko ardo hornikuntza egiten zutenak kargatzera hara joan, nahiz eta ardo egokiak izan. Hornitzaileak harrotu egin ziren, eta Biasteriko ardoa ekartzen zutela eta ezinezkoa egiten zaiola jakinarazi. Gertatzen zena jakin ondoren, erantzutea erabaki zen.
  • 1741. Parrokiko erretaula nagusiko sagrarioa eta Andre Mariaren nitxoa urreztatzen ari zirela ikusita, eta etxezainak 12.000 erreal zituela jakinda, erretaula guztia urreztatzeari buruz hitz egin zen. Ikatzetarako mendiak salduta beste 6.000 dukat eskuratuko zituztela gogoan izan zuten. Azkenean udalbatzar nagusia egitea erabaki zen, guztien iritziak jaso eta erabaki bat hartzeko.
  • 1741. Diputazioari gutuna bidali zitzaion, aginduak betetzen zirela frogatzen zuen agiriarekin. Gipuzkoako Batzar nagusien herri bakoitzak kalitate oneko 50 fusil edukitzea agindu zuen, bere baioneta eta kartutxoak gordetzeko tresnarekin. Urte batzuk lehenago 50 fusil ez ezik, metxa zuten 100 moskete erosi zirela jakinaraztea erabaki zen.
  • 1584. Motxaile asko zen nonbait inguruan eta haiek herritik kanporatzea erabaki zen.
  • 1575. Alondegia zabaldu nahirik, Bartome Aizpururen etxea erosi zuen herriak.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak