Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 4,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Efemerideak »  Maiatza »  Maiatzaren 11a

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Azpeitiko efemerideak

Maiatzaren 11a

  • 2007. San Agustinpeko barrualdea kultur erabilerarako eraberritzeko lanak hasi ziren.
  • 2002. Gipuzkoako Txolarte Eguna ospatu zen Azpeitian.
  • 1958. Miguel Aldaz eta Frantzisko Irizar 12.000 metrotan lehiatu ziren, zezen-plazan. Lehenenak irabazi zuen 39'8''3/5ekin, bigarrenak 39'18''1/5 behar izan zituen.
  • 1914. Gauzainei uniforme bat ematea erabaki zen.
  • 1896. Zinegotzi batzuen proposamena ontzat hartuta, beste herri batzuekin harremanetan jarri eta debekaturik zeuden idi demak jokatzeko baimena eskatzea erabaki zen. Abeltzantza bultzatzeko egokia iruditzen zitzaien, eta kirolak moralaren aurkako ezer ez zuen iritzia zuten. Bide batez, dirua lortzeko baliagarri izango zen.
  • 1896. Batzorde bat izendatu zen, indarrean zeuden udal ordenantzak aldatzeko. Alkatea, Muguruza eta Iberok osatu zuten batzordea.
  • 1896. Loiolarako bidean karelak egitea eta Frantziskanen inguruko bidea konpontzea onartu zen.
  • 1892. Joxe Manuel Larraņaga alkatea, Inazio Zabala Antxieta, Andres Kabredo, Meliton Izeta, Juan Mari Etxaniz, Pedro Zabala Antxieta, Frantzisko Egiguren, Joxe Mari Uranga eta Hilarion Orbea bildu ziren, Diputazioaren deialdia irakurtzeko, hurrengo egunean Tolosan ospatu zen Batzar berezirako prestatzeko. Gaia: Probintziaren garaiko erakundeei heldu eta armak hartu zituen karlista taldeak foruen aukera zalantzan jarri zuela.
  • 1874. Ukuiluan kaleetako zaborrak ezin zituela jaso esan zuen Inazio Joxe Segurola garbitzaileak. Zaborrak komentuko ukuiluan edo beste nonbaiten biltzeko eskatu zion udalari. Momentuan behintzat, eskatutako tokia emateko asmorik ez zuen agertu udalak.
  • 1867. Zurrumurruak iritsi ziren: arriskuan zela herriko Epaitegia, Madrilen bera kentzeko asmoa zutelako. Gaiari buruz luze hitz egin zen, alkatearen tenientea den Inazio Ibero izendatuz azkenik Madrilera joan eta gestioak egiteko gau horri heltzeko asmoz.
  • 1815. Aguraingo eskribauaren gutuna irakurri zen. Bertan Frantzisko Inazio Ganboa maisuari buruz zenbait xehetasun ematen ziren. Jenio lasai eta trankila zuela eta eztabaiden etsaia zela zioten; hitz baten, pertsona ongilea. Haren ikasleen artean sekulako aurrerapenak nabaritu zirela ere esan zuten.
  • 1815. Diputazioari herriaren egoera larriaren berri ematea erabaki zen. Udal langileen soldatak ezin zituztela ordaindu eta azken urteetan ezer kobratu gabe zeudela esan zien, eta aurrerantzean zerbait jasotzeko itxaropen txikiarekin zeudela. Erregutzea onartu zen, herrian saltzeko zegoen pitxar ardo bakoitzari lau laurdeneko zerga ezartzeko baimena eskatzeko. Lortutako dirua, sendagile, zirujaua, gramatika maisua, mutiko eta neskatxen irakasleek, eskribaua, postaria, udaltzain eta abarri soldatak ordaintzeko izango zen.
  • 1689. Herriko teilerian egiten ziren teila eta adreiluen prezioak finkatu ziren. 1.000 teilengatik ez zen zilarrezko 34 erreal baino gehiago eskatuko eta 24 baino gehiago ere ez adreiluagatik.
  • 1635. Alzaga etxe nagusia erre zen gauez eta Pedro Alzaga etxejabeak herriaren basoetan egurra ebakitzeko baimena eskatu zuen. Baietz esan zioten.
  • 1589. Parrokiko agintariek zituzten aulkiak kentzeko agindu zuen Quintana Inkisidoreak. Beraz, abokatuen iritzia jaso ondoren hari idaztea erabaki

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak