Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 4,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Efemerideak »  Maiatza »  Maiatzaren 8a

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Azpeitiko efemerideak

Maiatzaren 8a

  • 1991. Loiola'91 Batzordeak antolaturik, Euskadiko liburu Feria inauguratu zen.
  • 1947. Lagun Onak Futbol Taldeko zuzendariekin batera Garmendi futbol zelaia esplotatzeko baldintzak osatzeko batzorde bat izendatu zen.
  • 1916. Enparantza Nagusian kioskoa egiteko, Ramon Kortazarri planoak prestatzea eskatu zitzaion.
  • 1911. Idi demak jokatzeko zezen-plazan egokitu zen tokia harriztatzea ordaindu zen.
  • 1871. Herriari, pattarra, likoreak eta izpiritu edariak ez ezik, Nuarben ardoa esklusiboki saltzea debekatu zion Diputazioak gutunez. Horretarako erabakia hartu zenean, kontribuzio gehien ordaintzen zuten bi herritar besterik ez ziren bildu agintariekin.
  • 1871. Haurtzaro eskolara agertzen zirenak gero eta gehiago zirela ikusirik, gela handiago bat egitea erabaki zen biztanleentzat beharrekoa zela konturatu zirelako. Pedro Odria perituari agindu zitzaion egin zitekeena aurkezteko, batez ere San Agustingo patioan.
  • 1854. Joxe Mari Sugastirekin, herriarentzat ordulari bat egiteko erabakia hartu zen.
  • 1851. Gabriel Zelaiak zera adierazi zuen idatzi baten bidez: Ana Maria Inazia Manzisidorrek eginiko testamentuari esker, bi margo zituela berak, eta beraietako batek nolabaiteko meritua zuela. Parrokian zintzilikatzeko gogoa zuenez, herriaren ordezkari bat beregana bidaltzeko eskatu zuen, margoak jaso eta beraien ordez errezibu bat emateko ahalmena zuena. Margoak parrokiko etxezainari ematea jakinarazteko erabaki zuen herriak, behar zen tokian zintzilikatzeko.
  • 1796. Aurreko egunetan deia egin bazen ere, udalbatzar nagusira hamar biztanle besterik ez ziren agertu eta bertan behera uztea erabaki zen. Erremedio bat aurkitu nahirik, Kontseilu Nagusiari alkatearentzat ahalmena eskatzea erabaki zen, hutsune bakoitzean biztanle bakoitzari 60 errealeko isuna ezartzeko.
  • 1795. Frantzisko Ibero maisua hil zen.
  • 1745. Jakinean izanik Domingo Juanperizena eta Joakin Zabala, Gasteiz eta Portugalgo erregimentuetako desertoreak zirela, erregearen zerbitzura bidaltzea erabaki zen, gainontzekoen artean zozketa eginez.
  • 1720. Parrokiko erretorearekin bat eginik, bertako organojolearen falta adierazi zen. Unean Madrilen zegoen Joakin Korta herritarra izendatu zen organojole kargurako, apaizaren aldetik. Herriari ezinezkoa egiten zitzaion hari ordainketa egiteko apezpikuaren baimena lortzea, zati bat Alcaņicesko Markesak eskaintzen ez bazuen behintzat. Herriak udalbatzar nagusi bat egitea erabaki zuen gaiari buruz erabakia hartzeko.
  • 1595. Urrestillako elizako etxezainak prozesioan Eizmendiko San Juan ermitara joateko apezpikuaren baimena lortu zuela kontuan izanik, gestioak egitea erabaki zen, baimen hori ezerezean utzi ahal izateko.
  • 1595. Agustindarren batzar nagusia Dueņasen ospatuko zenez, Miguel Saez Goiaz bertara bidaltzea erabaki zen, herriaren gutun bat eramanez. Gutunean zera esan zuen: herriak diru asko gastatu zuela beraien defentsan gero monastegia sortu gabe gelditzeko, eta, beraz, herriak beraien aurkako kexa berezia zuela.
  • 1353. Errege Pedrok Azpeitiko lurraldeko biztanleen aurkako eginbidea eman zuen, Valladoliden (Espainia). Herriz kanpo bizi zirenen aurka herriak jarritako auzia zen; hauek ez zuten onartzen aurrez sinaturiko herritar izateko eskubidea eta herriaren lurraldea pribilegioak errespetatu ere ez. Santxo Ruiz izendatu zuten beraien prokuradore bezala. Herriaren lurraldea ontzat hartzea agindu zien erregeak.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak