|
|
|
Azpeitiko efemerideak
Maiatzaren 7a
- 2004. Zortzi milioi euro tokatu ziren herrian ONCEren zozketa berezian.
- 1997. Ikasberri Azpeitiko Ikastolako guraso eta ikasle taldeak, ETB1en Euskaraokea programa grabatzea eragotzi zuten.
- 1923. Ganaduen hiltegi zaharra deituriko eraikina erosi nahi zuen bakarra Nikolas Arrieta zen eta hari saltzea erabaki zuen herriak .
- 1923. S.D. Uni—n Azpeitiana taldearekin bilera batzuk egin zituela adierazi zuen Etxeberriak, eta urtean behin diru kontuen berri adierazi beharko zuela erabaki zen.
- 1902. Azoka plaza estaliaren kontratista zen Martin Altunak egindako eskaera erantzunez eta obra zuzendaria zen maisuarekin harremanetan jarri ondoren, ekainaren 30a arteko azken luzapena eman zitzaion guztia amaitzeko .
- 1902. Zumaitik Zumarragara jarri nahi zen tranbian interesaturik ziren herrietako ordezkariekin eginiko azken bileraren berri eman zuen alkateak. Sansineneak eginiko proiektu berria aztertu zuen, eta herri bakoitzaren gai nagusia herritarrek ordain zezaketena zela adierazi. Udalak herritar berezien iritziak jasotzea erabaki zuen, eta hilaren 14an bilera deitu goizeko hamarretan.
- 1775. Herriko enparantza Nagusian Manuel Bentura Alzolaras debarrak zuen dorretxea eskatzea erabaki zen, korrejidoreari eskaintzeko.
- 1775. Altunburu deituriko tokitik, Urrestillako Makibar baserrira bitartean, ibiltarientzat bide berria zabaltzea erabaki zen.
- 1775. Gramatika katedra erakusteko gelak non egin erabakitzerakoan, nahiko iritzi desberdin sortu zen, eta azken batean udaletxe zaharrean bertan gela batzuk egokitzea erabaki zen. Baina herria inolako ondasunik gabe zenez, Kontseilu Nagusiari Loiolan ziren materialak eskatzea onartu zen, eta hauek lortzeko erosotasuna izaterakoan bakarrik prestatuko ziren gelak .
- 1775. Manuel Arlegi eta haren iloba Gramatika katedran egiten ari ziren lan bikaina ikusita, soldata osoa ordaintzea erabaki zen, nahiz eta ikastaroa berandu hasi.
- 1745. Erregeak eginiko eskaera erantzunez Gipuzkoako Batzarrak itsasgizonak eskaintzen zituela kontuan izanik, herrian prestatutako zerrendan zirenei zozketako lekuko izan nahi bazuten hurrengo eguneko arratsaldeko ordu bietan ager zitezela jakinaraztea erabaki zen. Nikolas Arana udaltzainak zabalduko zuen mezua.
- 1571. Herri barruan ziren herritar batzuek Martin Agirre eta Frantzisko Zuolari zentsu eskritura bat egiteko ahalmena eman ziteen, herriz kanpo bizi zirenekin zituzten auziak ordaintzeko baliagarria izan zedin.
- 1569. Berehala herriratzekoa zen korrejidorea, bere ohiko txanda betetzera. Korregidoreak etxe partikular bat eskatu zuen bizitzeko. Herriari ezinezkoa egin zitzaion udaletxea eskaintzea, benetan gaizki baitzegoen. Horrela, Martin Perez Eizagirrerekin hitz egitea erabaki zen, bere etxea eskatuz.
|