Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 4,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Efemerideak »  Maiatza »  Maiatzaren 6a

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Azpeitiko efemerideak

Maiatzaren 6a

  • 2007. Hizkuntza Eskubideen Eguna egin zuten Azpeitian, Euskal Herrin euskarazek antolatuta.
  • 2003. Iņaki Iribar Salegik, Glual Hidraulica S.A. enpresako gerente ohiak, Joxe Mari Korta 2002 saria jaso zuen.
  • 1994. Lagun Onak Futbol Taldearen ereserkia inauguratu zen 50. urtemuga ospatzeko egin zen musika jaialdian, Joxe Luis Frantsezenaren musika eta Xabier Euzkitzeren letrarekin.
  • 1959. 24an Anai Maristen Arte eta Ofizio Eskolan irakasle lanean urteak egin zituen Manuel Ferrer hil ondoren, haren omenaldiarekin bat egitea erabaki zuen udalak, egin zuen lan bikaina eskertuz domina bat emanez.
  • 1926. Elkarrekin inolako simetriarik ez zutenez eta itxura berriz ere nahiko kaskarra, Loiolako zelaian ziren kioskoak egokitzeko Probintziako Batzordeak ematen zuen baimena ikusirik, Ikerketa egitea erabaki zuen udalak.
  • 1925. Perez Arregi enparantzatxoa lauzatzeko baldintzak onartu ziren.
  • 1925. Harzubiko plazan gasolina hornitegia jartzeko baimena eman zitzaion Inazio Irureri .
  • 1925. Enparan kaleko 2. zenbakia zuen etxearen behean zumitz tailer bat zabaltzeko baimena eman zitzaion Anastasio Egigureni.
  • 1912. Udal Ordenantza berriak onartu ziren, eta beraiek indarrean jarri bitarteko gestioak egitea erabaki.
  • 1790. Frantzisko Ibero maisuak parrokiko obrak jarraitzeko hutsuneak egiten zituenez, hari idaztea agindu zitzaion eskribauari. Gero norbaitekin bidaliko zuen gutuna. Gutuna jasotakoan herrira itzultzeko esango zitzaion, beste gauza batzuetarako ere haren beharra zegoelako. Bertaratzean hutsunerik egin gabe parrokiko obrak zaintzeko agertzea erabaki zen. Horrela ezeanm herriak beste maisu bat izendatu beharko zuen.
  • 1739. Sute hori gogoan izanik, hurrengo egunean bertan parrokiek zera jakinaraziko zutela erabaki zen: ez zedila inor ausartu tabako hostoa erretzen herri barruan eta Urrestillan, bereziki taberna eta solasaldietarako etxeetan, arrisku handia sortzen zelako, 2.000 maraiko isuna eta zortzi eguneko kartzela jaso nahi ez bazen.
  • 1739. Erdi kalean hilaren 2an izandako sutean egindako gastuak ordaindu zituen udalak.
  • 1734. Pedro Lopez Garin eta haren emazte Millian Goiazek sortutako kaperautzako patroia herria izanik, Zabalia baserria alokatzea erabaki zuen. Juan Egibar eta Maria Juanisek sortutako kaperautzako Larrea baserriarekin ere gauza bera egin zuen.
  • 1733. Bustinzuriko Gurutzearen estalpeari, gainean beruna jartzea erabakitzen zen.
  • 1719. Herritar soldaduz osatutako konpainia kanpoan zegoen eta bere kapitainak laguntza eskatu zuenean, zama bat ardo eta beste zama bat ogi bidaltzea erabaki zuen herriak.
  • 1719. Herriko Artxiboan zeuden herritar eta biztanleen 40 eskopeta eta gehiagoren konponketa ordaindu zuen herriak.
  • 1692. Parrokiko erretaula nagusia aztertzeko, Felipe de Castillo arkitektua izendatu zuen herriak.
  • 1357. Soreasu errota egitea erabaki zen.
  • 1319. Enparan errotan aleak ehotzeko agindua eman zen.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak