Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 4,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Efemerideak »  Maiatza »  Maiatzaren 3a

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Azpeitiko efemerideak

Maiatzaren 3a

  • 1991. Azpeitia Everest'91 espedizioa aurkeztu zen. Josu Bereziartua, Amaia Aranzabal, Joxe Urbieta Takolo, Benantxio Irureta, Josu Arrieta, Pello Aranburu, Gurutz Larraņaga eta Pedro Aranbarrik osatzen zuten.
  • 1984. Elosiaga auzorako Iturriazkiagatik ura hartzeko proiektua aurrera eramatea erabaki zen.
  • 1955. Institutu Laboraleko irakasleentzat etxebizitzak egiteko lurraldea eskaini zuen herriak, Perdillegin.
  • 1823. Urrestillan agintaritzan izan zirenei kontuak eskatzeko agindu zion Diputazioak udalari.
  • 1801. Erretoreak egin zituen gestioei esker Ameriketara zilarbizia bidaltzeko fraskoen fabrika herrian zabalduko zela jakin zen. Udalak biztanleentzat mesede handikoa izango zela kontuan hartu zuen, eta hari eskerrak emanez akordio horren berri adieraztea erabaki zen.
  • 1795. Udalbatzar nagusian, Larroche jeneralak bakoitzaren jabetzak eta iritzi erlijiosoak zaintzeko hartu zituen neurriak entzun ondoren, jeneralari herritar guztien izenean esker ona agertzeko, alkatea eta Enparan izendatu zituen herriak.
  • 1790. Frantzisko Ibero maisuak prestatutako diseinua aldatu egin zuela adierazi zuen Parrokiko atarian egingo ziren obrak zaintzeko izendatutako batzordeak. Aldaketei buruz maisuarekin hitz egitea eta bitartean obrak geldiaraztea erabaki zuen herriak.
  • 1767. Loiolako obren maisua zen Xabier Inazio Etxeberria eta haren ofizialak egindako txostena aurkeztu zen, haien sendiekin batera, unean zuten larrialdia adierazteko. Larrialdiak, Konpainia kanporatu zenean, Loiolako obrak bertan behera uzteak sortu zuen. Arandako Konteari obrek jarraitu ahal zezaketen galdetzea erabaki zen.
  • 1745. Itsasontzietan edo arrantzan ibili ziren herritarren zerrenda bidaltzeko eskatu zuen Gipuzkoako Batzarrak. Gestioak egin ondoren, hauek osatu zuten zerrenda: Domingo Juanperizena, Diego Betolaza, Antonio Larraza, Inazio Irizar, Antonio Atxaran, Joakin Zabala, Felipe Basauri, Joxe Amenabar, Antonio Amenabar, Joxe Gorostiza eta Esteban Barbarinek.
  • 1735. Mauria putzuaren inguruan zegoen ermitan eta Elosiaga auzoko elizan konponketak egitea erabaki zen.
  • 1730. Frantzisko Etxeberria Bergaratik itzuli zen, mandazainek beraien zerbitzua Mallorcako Bataloiari eman aurretik hiru egunen ordainketa egitea proposatu eta ezezkoa jaso ondoren. Mandazainak bertara joan ziren, baina ez zuten lanik egingo. Beraz, berriro herrira itzuli zirenean, bakoitzari hiru erreal ordaintzea erabaki zuen udalak, egin zuten bidaiagaitik.
  • 1683. Herriaren eta Jesuiten artean kapitulazio eskritura sinatu zen.
  • 1680. Mugara 15.000 soldadu baino gehiago hurbiltzen ari ziren albistea jasorik, maiatzaren 5eko arratsaldeko ordu bietarako deialdia egitea erabaki zen, 14 urtetik 60 urte bitarteko herritar eta biztanle guztiak enparantzan ager zitezen alardea egiteko. Auzoetara albisteak bidali ziren. Mila maraiko isuna eta 15 eguneko kartzela izendatu ziren zigor bezala. Tomas Korta kapitaina eskaini zen soldaduak Hondarribira bidaltzeko behar zen dirua aurreratzeko.
  • 1562. Iskanbilak sor zitezkeela pentsaturik, korrejidorearen tenienteak eta Apezpikutzako Bisitariak, dekretu bat sinatu zuten Juan Borja eta haren lagunentzat. Urrestillako biztanleei bakean uzteko agindu zuten dekretuan, zigor gogorra jaso nahi ez bazuten.
  • 1535. Loiolako Inaziok sermoi bat eskaini zuen Elosiagako elizan.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak