Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 4,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Efemerideak »  Maiatza »  Maiatzaren 1a

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Azpeitiko efemerideak

Maiatzaren 1a

  • 1930. Herriko argikuntza Bixente Belokik hartu zuen, eta urtean 9.500 pezeta ordaintzen zitzaizkion.
  • 1922. Udaletxeko lehen solairua egokitzeko egin behar ziren lanen espedientea martxan jartzea erabaki zen.
  • 1899. Azoka plaza estalia Urola ibaiaren gainean egitea erabaki zenez, gobernadoreari baimena eskatzea onartu zen.
  • 1899. Udal frontoia luzatzeko Felix Barrenak egin zuen proiektua onartu zen.
  • 1893. Dekretutzat hartu zen horretarako izendatutako batzordeak prestatutako txostena. Eskaera egin zuten 60 biztanle herritar izendatu ziren, indarrean zen Udal Legearekin bat. Gainera, zera adierazi zuen udalak: urtearen edozein garaitan, deklara zezakeela herritar eskaera egiten zuen edonor. Deklarazioa bakoitzak bakarka eskatu behar
  • 1872. Juan Mari Etxaniz, Pedro Zabala Antxieta, Joxe Mari Uranga eta Hilarion Orbea bildu ziren. Lehenak, aurreko egunean Orbea eta biak bakarrik bildu zirenez, bien artean hartutako erabakien berri emateko beste guztiei deitzea erabaki zuela adierazi zuen. Besteen onespena lortu nahi zuten. Larrialdi horretan, etortzen ziren etsaiei aurre egiteko inolako indarrik gabe zeudenez, aurrez hartutako erabakia betetzen ahalegintzea erabaki zuten. Herriaren lasaitasuna zaintzen jarraituko zuten Etxaniz eta Orbeak.
  • 1854. Rodil jeneralak 1834ko irailaren 10ean herriari ezarritako isunari buruz, Ramon Iberok aurkeztu zuen txostenaren berri eman zen.
  • 1854. Herritar Joxe Antonio Olazabalen ordekoen lurraldean eta Azkoitiko San Juan bainu-etxe inguruan zegoen iturriko ur sulforosoa moztu egin zuten. Orduzkero, San Juango ura ordaindu egin behar izaten zuten etxera eramateko, nahiz eta lehen inolako ordainketa gabe izan. Herritar guztiek egoki iritzi zioten itxitako iturria berriro martxan jartzea, eta gastuak herriak ordainduko zituen, beraren jabeek zituzten eskubideak zapaldu gabe. Iturria zegoen lurjabeekin harremanetan jarri ondoren (Larraar eta Etxenagusia jaunak), martxan jarri zen.
  • 1851. Herriko sendagile postua lortu nahirik 23 lagunek eginiko eskaerak irakurri ziren, eta haiei buruz zerbait gehiago jakiteko batzorde bat izendatu. Batez ere, haien maisutasuna eta sendaketak egiteko ahalmena aztertu ziren.
  • 1835. Tasatu ondoren, Eskuztako zuhaiztia saltzea erabaki zen.
  • 1815. Odria, Elosiaga eta Etxaizmendiko baserritarrak kexatu egin ziren, herrian zegoen tropari belarra ematean ez zutelako proportzioan egin. Jakinekoa zen hurbil bizi zirenei ganaduentzat behar zutena kendu egiten zitzaiela, erraztasun osoz. Beraz, banaketa ez zela proportzioz egiten uste zuten. Gertatzen zenaren berri kapitain jeneralari jakinaraztea erabaki zen, neurriak har zitzan.
  • 1685. Alarde nagusia igandean egitea erabaki zen. 18tik 60 urte bitarteko herritar eta biztanleei dei egin zitzaien. Agertzen ez zenak 500 maraiko isuna ordaindu behar zuen.
  • 1682. Parrokiko erretaula nagusia egitea erabaki zen aho batez. Batzorde bat izendatu zen, herritarren artean egurra eta diru laguntza eskea egiteko.
  • 1638. Pedro Zabalari 360 zama ikatz saldu zizkioten, diru gehien berak eskaini zuelako.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak