Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko irailek 8,  ASTELEHENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Efemerideak »  Martxoa »  Martxoaren 31a

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Azpeitiko efemerideak

Martxoaren 31a

  • 2001. Diego Garcia lasterkalari azkoitiarra hil zen, entrenatzen ari zela, bihotzekoak jota, Loiolan. Azpeitian bizi zen .
  • 1920. Gasteizko alkateak Urola trenari buruz eginiko aldaketa proposamenari erantzutea erabaki zen. Azpeitiko Udalak bezala, Zumarragakoak, Urretxukoak, Azkoitikoak, Zestoakoak eta Zumaiakoak Gipuzkoako Diputazioaren eskuetan utzi zuten gaia.
  • 1913. San Inazio jaietarako zezen-plaza enkantean jartzea erabaki zen.
  • 1866. Herriko gauzainen arautegia ontzat hartu eta sinatu egin zen.
  • 1778. Soreasuko errota berria egin zuen Frantzisko Ibero maisuari, errota alokatzen zuenaren eskuetan jartzea agindu zitzaion.
  • 1771. Kantauriko Erregimendurako 240 soldadu eskaintzea erabakita zuen Gipuzkoako Batzarrak, bakoitzari 1.500 erreal emanez. Pregonariaren bidez herriko enparantzan, boluntario zerbitzua eskaintzera edozein gizaseme ezkongabe ager zedin, albistea ematea erabaki zen.
  • 1702. Bataioko kapera ixteko zer egin zitekeen erabakitzeko, balkoiak eta zerraileak egiten zituen Bartolome Elorza maisu elgoibartarrari deitzea erabaki zen.
  • 1702. Azken uholdeak bidean izugarrizko kalteak egin zituelako Loiolarako bidean eta San Joxe ermitaren inguruan pareta bat altxatzea erabaki zen.
  • 1702. Enparan errotarako harri berri bat prestatzea erabaki zen.
  • 1698. Baimenik gabe sagardo upel bat salgai jarri zuelako hiru ezkutuko isuna jarri zitzaion Arizuriagako Domingo Arregiri.
  • 1688. Udaletxean obra batzuk egitea erabaki zen.
  • 1656. Pedro Larrea maisuak adierazi zuen Elolaren Ikastetxea prest zuela, eskatutakoa baino material gehiago jarri bazituen ere, eta herriak erabaki zuen maisu bat izendatzeko bere azterketa bat egitea.
  • 1638. Kontuan izanda Batzar bereziak 200 soldadu prestatzea erabaki zuela, eta haietako 11 herriari tokatzen zitzaizkiola, boluntario joan nahi zuenik bazen jakiteko pregoiaren bidez deialdi bat egitea erabaki zen eta boluntariorik ez bazen, berriz, nekazaritzan gutxien falta egiten zutenak aukeratu ziren.
  • 1570. Armentia maisuek, parrokiarako, Anardi inguruko zelai batetan karobi bat erretzeko egurra eta Komuntzo baserriaren azpian aurkitu zuten harria ateratzeko baimena eskatu zuten.
  • 1557. Hiru egunen barruan Enparan kalean bota zen dorrearen hondakinak kentzea eskatu zitzaion, bere jabea zen Aszensio Eizagirreri.
  • 1535. Harzubiko zubiaren konponketa ordaindu zen.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak