Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 12,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Efemerideak »  Martxoa »  Martxoaren 30a

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Azpeitiko efemerideak

Martxoaren 30a

  • 2003. Giza buruhezurra azaldu zen igandean ibaian. Urola ibaian arrantzan zebilen lagun batek giza buruhezur bat topatu zuen Zelai Luze parean. Ertzantzak lekua itxi zuen eta hezur gehiago azaldu ziren sakabanatuta.
  • 2002. Azkoitia-Azpeitia Maratoi Erdia Diego Garciaren oroimenez egin zen lehenengoz. Azkotia-Azpeitia maratoi erdiak Diegoren oroimenez leloa izango zuen urte honetatik aurrera. Eguerdian Azkoitia eta Azpeitia bitartean, Loiolan, Diego Garciaren irudia inauguratu zen.
  • 1963. Eskuztako zelaian errekin estazio bat jartzeko Olga Aldabek eginiko proposamena onartu zen.
  • 1961. Julian Barrenetxea hil zen; urteetan parrokiko organo jolea izan zena.
  • 1953. Herrian Nekazari eta Abeltzain Institutu bat zabaltzeko eskaera eginik zela esan zuen alkateak.
  • 1908. Diputazioak bere telefonoa instalatu zuenean, herrian zentral bat jartzeko eskaera egitea erabaki zen.
  • 1834. Fernando Butronek, Gipuzkoako Komandantzia Nagusiaren izenean, herriko apaizei idatzitako gutuna irakurri zen. Bertan adierazten zen herri hau izan zela, zoritxarrez, lehen unetik, Gipuzkoako karlista altxamendu fokua eta sortzaileak apaizak izan zirela beste partikular batzuekin bat eginik. Apaizak gogor saiatzen ziren beren lanean kontuan hartu gabe Espainiako erreginak emandako aginduak, batez ere pulpitua eta aitorlekuak erabiliz horretarako. Azken batean herriko udalari eskatu zitzaion, langintza horretan ibili ziren apaiz eta erlijiosoen zerrenda egiteko berehala atxilotzeko. Kontuan izanik bestalde herrietako apaiz gehiengo batek diru laguntzak eman zituztela altxamenduaren alde, jakinarazi zen bikoizturik ordaindu beharko zituztela laguntza horiek, eta berdin, agintariek, troparentzat ematen zen errazio bakoitzeko bi erreak emango zituztenez.
  • 1821. Urrestilla herriarengandik bereizteari buruz diputazioak bidalitako gutunari erantzunez, protesta bat egitea onartu zen herriaren arrazoiak entzun nahi ez zituelako, eta egin nahi zen injustiziarekin jabetuz, dena Kontseilu Nagusiaren jakinean jartzea erabaki zen: Urrestilla betidanik egon zen bat eginik herriarekin, gainera espedientea osatzeko erabili ziren datuak faltsuak ziren eta lau edo bost bakarrik ziren Urrestillaren izenean nahasketa sortu zutenak, nahi zuten eran beren lurraldea zabalduz.
  • 1783. Frantzisko Ibero maisuak Zestoarako bidean egiteko agindu zituen lan batzuk alferrikakoak zirela agertzean. Horrela zen edo ez jakiteko, Juan Inazio Zulaika lizentziatuak batzorde bat izendatzea erabaki zen.
  • 1742. Loiolara egin zen bide berrirako bere lurralde bat eskaini zuelako Granadako Dukeari eskerrak ematea erabaki zen.
  • 1653. Enparantzan ziren etxeak bota zirelako Alcaņices-ko Markesa zen Matias Inazio Zuazolak herritar bati auzia jarri zion, eta herriak bere defentsa ordaintzea erabaki zuen.
  • 1645. Buztanzuriko Gurutzearen ondoan aurkitutako utzitako haurra hazten ari zen Katalina Lariz andreari ordainketa egin zitzaion.
  • 1562. Urrestillako biztanle batzuk, San Martin ermitan bilduta, Iruņeko apezpikuari eliza bat egiteko baimena eskatzea erabaki zuten.
  • 1562. Urrestildarrek Urrestillan egiten ari ziren lehen elizarako aulkiak egokitzea erabaki zuten.
  • 1547. Kristobal Minguez Odriari, borrero bat aurkitu nahian Bilbora, Markinara, Salvatierra (Agurainera) eta Gasteizera egindako bidaiak eta herriko kartzelan zen lapurrari janaria ematen egindako gastuak ordaindu zizkion herriak.
  • 1547. Pedro Zornoza lapurrari emandako zigorra -jo eta belarriak moztu- ordaindu zitzaion borreroari.
  • 1547. Udaletxe berria, korrejidoreak aginduta bezala
  • 1457. Oņaz eta Ganboatarren arteko borrokan ziren sendien dorretxe guztiak lehen solairura bitartean botatzea agindu zuen Enrike IV.a Espainiako erregeak.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak