|
|
|
Azpeitiko efemerideak
Martxoaren 28a
- 2001. Lehergailu batek eztanda egin zuen epaitegiko ate aurrean, 22:35ean.
- 1957. Diru laguntza ematen zion Musika Banda partikularraren arautegiko 33. artikulua aldatu zuen udalak, bere emanaldiak seinalatuz.
- 1938. Apirilaren lehen egunetik, herriak urteetan zehar zabalik izan zuen harategia ixtea erabaki zuen, ematen ziren prezioak ez zirelako errespetatzen .
- 1935. Guardia Zibilaren kuartela egitea Inazio Urangak errematean hartu zuen.
- 1853. Posta zerbitzua Pagotxetan zehar eta Urretxutik egiteko Azpeitiko herriak baldintzak prestatu zituen. Azkoitiko herriak ontzat hartu zituela adierazi zen.
- 1824. Desegin zen Urrestillako Udalaren kontuak azaldu ziren, 1822. urtekoak eta ondorengoaren lehen hiru hilabetekoak. 9.729 erreal airean gelditu ziren, justifikatu ezinik .
- 1819. Fernando VII.a Espainiako erregeak emandako zedula baten berri eman zen, herriek arerioen menpean izandako denboraldian eginiko lurralde salmentak inolako baliorik gabe uzten zituen, baldin eta herrien zorrak ordaintzeko beharrezkoak izan ez baziren. udalbatzarretan jasotako aktetan adierazi beharko zen. Ezer gabean utzi zituen aurrez tasatu gabe egin ziren salmentak ere. Egindakoa ontzat hartuta, herriak ez zuen erabakirik hartzen, baina korrejidoreak eginiko beste agindu bati erantzun beharko zion, hamabost egunen barruan, 1808tik aurrera herriak saldu zituen lurren zerrenda aurkeztu beharko zuen, prezioa izendatuz.
- 1789. Loiolatik Genovako harrian eginiko Sortzez Garbiaren irudi bat ekartzea erabaki zen, herriaren goiko sarrera nagusiaren gainean jartzeko, aurrez zegoenak nahiko itxura txarra baitzuen.
- 1688. Loiolako obretako lehen harria jarri zen.
- 1638. Herriko bereziekin egindako Udal Batzarrean, dagoeneko deituta zen Gipuzkoako Batzar berezian eskatzen ziren soldaduei buruz hitz egitea erabaki zen.
- 1567. Urrestillako Antxieta etxearen lurraldean burdinola bat egiteko baimena eskatu zuen Martin Ibaņez Akemendik, Antxieta zubiaren inguruan erreal bidean ubide bat pasatzeko. Baiezkoa eman zion herriak.
|