|
|
|
Azpeitiko efemerideak
Martxoaren 27a
- 1994. Azkoitia-Azpeitia I. Maratoi-Erdia korritu zen;, William Musyoki keniarra eta Maria Luisa Munoz (1-02-29 eta 1-13-52) izan ziren irabazleak.
- 1991. Damaso Azkue inguruan eginiko eraikinaren behea (2.800 metro koadro) Muno S.A. kontratistari erostea erabaki zuen udalak.
- 1922. Loiolako hiribidean eta Ormaetxeko ermitatik hurbil, etxebizitza bat egiteko baimena eman zitzaion Miguel Zubeldiari.
- 1916. Udaltzaingoaren gela eta atxilotuentzako beste hiru gela egitea ordaindu zitzaion Frantzisko Altunari.
- 1912. Herri ordenantzak onartu ziren beraien 26 lehen artikuluetan.
- 1895. Bertako pasabidea itxi gabe uzteko baldintzarekin, Nemesio Altamirari bere harategiaren aurrean -Mantekape arkuaren barruan- zabaltzen zen kortina bat jartzeko baimena eman zitzaion.
- 1893. Unanuen alargunari Erdi kaleko 24. zenbakia zuen bere etxean Posta eta Telegrafo bulegoa egotean egin ziren galerak ordaindu zitzaizkion.
- 1821. Diputazioak, dekretu baten bidez, Martin Ugartemendia perituak proposatu bezala, herria eta Urrestilla arteko mugarriak jartzea agindu zuen.
- 1768. Santutegia zabaldu eta berriro obrak hasi bitartean Loiolako taberna zabaltzeko baimenik ez ematea erabaki zen.
- 1759. Eskuztako hariztia eskainitako 6.000 errealean saldu zen.
- 1656. Eskribauak adierazi zuen, alkatearen aginduz eta fraide eta herritarren aurrean inolako iskanbilarik gabe, nolatan jarri zuten, Juan Apaeztegia eta bere ofizialek, herriko armarria San Agustin komentuaren sarrerako ate gainean, urreztatu eta margotu ondoren .
- 1638. Diputazioak Behobiara 500 soldadu bidaltzeko Juan Chaconek egin zuen eskaerari buruz idatzi zuen, eta udalak hurrengo egunez, gaiari buruz hitz egiteko, herritar bereziei deituz bilera bat egitea erabaki zuen.
- 1554. Urrestilla, Nuarbe, Aratz, Oņazmendi eta Elosiagako biztanleen eskaerari erantzunez, Julio III.a aita santuak Urrestillako eliza egiteko bulda eman zuen.
|