|
|
|
Azpeitiko efemerideak
Martxoaren 26a
- 2004. Jokin Uranga bertsolariak gazteen II. Erniarraitz Bertso txapelketa irabazi zuen, Soreasun eginiko saioan. Beņat Lizaso bosgarren eta Leire Ostolaza seigarren geratu ziren.
- 1992. Loiolako Izpiritualtasun Zentroa inauguratu zen.
- 1991. Matxin II.a eta Aizpuru erremonte jokalari txapeldunak omendu ziren.
- 1960. Heziketa Laboraleko Zuzendaritza Nagusiaren aldetik Institutu Laboraleko obrak probisional bezala hartu ziren.
- 1945. Olazko Amaren plazako bosgarren zenbakia zuen etxearen azpian abarketa tailerra zuen Manuel Odriozolari ura sartzeko baimena eman zitzaion.
- 1932. Parrokiko aldare nagusian sute batek kalteak sortu zituen .
- 1913. Hileroko feriara etortzen zen ganadua lotzeko, enparantza aldetik eta azoka plazaren beheko aldean burdin bat jartzea erabaki zen.
- 1908. Juan Gurrutxaga Txokolo jaio zen -lehen txistua-.
- 1866. Gauzainen soldatak ontzat hartuta Diputazioak emandako baimenaren berri eman zen, egunean zortzi erreal arduradunari eta zazpi besteei eta erreal erdi bat ordekoari emanez.
- 1866. Gauzain postua eskatu zutenak: Joxe Bernando Olaizola, Serafin Etxeberria, Joxe Simon Olazabal, Dionisio Arregi, Ramon Juaristi, Juan Dibildos, Inazio Usobiaga, Joxe Remigio Agirre, Kalixto Etxeberria, Joxe Mari Larraņaga, Joxe Mari Bereziartua, Sebastian Aieztaran eta Juan Joxe Errazti izan ziren. Haien artean, Udalak arduradun lanetarako Joxe Bernardo Olaizola, eta Serafin Etxeberria eta Sebastian Aieztaran, Kalixto Etxeberria ordezko zela aukeratzea erabaki zuen. Apirilaren lehen eguna, berriz, lehen aldiz gauzainak kaleratzeko izendatu zen.
- 1860. Parrokiko erretaula nagusia eta beraren bi aldeetan ziren erretaulak garbitzeko aurkeztu ziren proposamenen berri eman zen. Esteban Anson eta Joxe Mari Gonzalezek eginikoa aukeratu zen, baldin eta adierazten zuten bezala 8.500 errealean garbiketa eta San Pedro eta San Joxeren aldareak eta pulpituen gaineko txapelaren txukunketa -aldamioak jartzea haien kontura izanik- egingo bazuten.
- 1860. Herriko Erdi kalean jarri nahi zen harria aurkitzeko, Diputazioak egin zituen lanen kontua aurkeztu zen, eta herriak guztiaren erdia ordaintzea erabaki zuen.
- 1856. Parrokiko elizaren teilatuan konponketak egitea eta Aratz-erreka eta Oņazko elizetako
- 1855. Sortzez Garbiaren dogma ospatzea erabaki zen, meza nagusia sermoiarekin, Te Deum, Bezperak eta Konpletak abestuz, prozesioa eta gainontzeko elizkizunak antolatuz elizgizonekin harremanetan jarrita.
- 1788. Frantzisko Ibero maisuak eginiko proposamena ontzat hartuta, Aranagako harrobia garbitzea erabaki zen parroki atarirako harria ateratzeko, kolore gorrixka zuen harria aurkitu bitartean, aurrez obra berean agertzen zenarekin ezkontzeko.
- 1716. Kexa ugari jaso zuen udalak, unean saltzen zen sagardo upelak 26 egunetik gora zituelako salgai jarrita; eta beraz, edari txarra zelako. Fidelari askatasun osoa ematea erabaki zen, iruditutako neurriak hartzeko.
|