Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 4,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Efemerideak »  Martxoa »  Martxoaren 25a

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Azpeitiko efemerideak

Martxoaren 25a

  • 2007. Azkoitia-Azpeitia maratoi erdian Yaret Asmeronek irabazi zuen gizonezkoetan eta Pamela Chepchumbak emakumezkoetan. 1.100 lagunek irten zuten; ordura arteko marka.
  • 2003. Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatuen Kontseiluak hegoaldeko bidea hobetsi zuen Azpeitiko saihesbiderako.
  • 1996. Trikiti-Pieza Berrien Lehiaketako finala ospatu zen.
  • 1996. Manifestazio baten ondoren, Euskal Herria kalean bost autori su eman zieten ezezagun batzuk.
  • 1996. Arimar enpresan sutea izan zen.
  • 1994. Udalak Izarraitz Irakaskuntza Kooperatibari 1981ean emandako lurraldea berriro berak eskuratzea erabaki zuen.
  • 1799. Korrejidorearen gutunari erantzunez, herriak, Kontseiluari, orduan zituen zor handiei aurre egiteko bere lurraldeak saldu beharra zuela eta baimenaren zain zela gogoraztea erabaki zen.
  • 1719. Herriak Urbieta baserriari erositako lurraldeak harresi batez zeharkatzea erabaki zen, bertan eraiki baitzuen teilari berria.
  • 1719. Herriak Jazinto Etxeberria eskultoreak amaituta zuen parrokiko organoaren kaxa ikusteko, maisu aztertzaileak izendatu zituen.
  • 1719. Frantzisko Joseph Enparanek idatzitako gutuna irakurri zen, bere enplegu berriari buruz albistea emanez; Hondarribia hiriko brigadier eta komandantea zen, Espainiako erregeak izendatuta. Herriak hura zoriontzea erabaki zuen.
  • 1719. Eskritura bat egitea erabaki zen teilari bat edo gehiagorekin, herriaren teilari berria alokatzeko.
  • 1714. Garagarzako errotariari hiru ezkutu ordaindu zitzaizkion, Usurbilen Soreasu errotarako harririk egokienak aukeratu zituelako.
  • 1675. Enparantzan egiten ziren arkuei buruz tirabirak sortu ziren herria eta Santo Domingo komentuaren artean, eta agintariek gauzak baretzeko fraideekin harremanetan jartzea erabaki zuten .
  • 1561. Zozketa baten bidez, Baltasar Garagarza aukeratu zen Elolako kaperau .
  • 1561. Santiago deunaren irudia parrokiko dorrearen gailurrean ipintzea enkantean jarri zen enparantzan, eta lana Diego Aizpuruk bere gain hartu zuen; 28 dukat ordaindu zitzaizkion.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak